Bitoriano Gandiaga HIRU-GIZONAK: Evaren ume honek bere desterruan, bere desterruan herri bat sor ziela noizbait jakin zuan. Zegokion bezala ta ahal zuen moduan justizia eskatzen hasi zen puntuan: kredoa errezatzen bizi da infernuan. BI-GIZONAK: Gure handikientzat nik ez dut kanturik gutxirentzat baizik; gehienak ez dute eman pauso bat jatorrik: Karguak hartu-ala, herriaz ahazturik, hor dabiltza inongo mozolo eginik. Ez diegu Herriko lotsa beste zorrik. BAT-GIZONAK: Harri banintz ez nuke nahiko errekara mailu-pe hortara nere jatorri-aide nerea galtzere baina gizon naizenez jotzen dut bestera herbesteko errekan sartzen naiz gainera Euskal Herriko taxu guztia galtzera. BI-GIZONAK: Garai honetan kontra nik ezin det deus jasan, inoiz bada oraintxe gaude gu aukeran; Etsaiak hor dauzkagu aspaldi erronkan. Gizonak behar dira bizi dugun kinkan. Nihork ez ahal dezan aitzakiarik eman, behar diot esan desafio gisan, jendea falta dela euskaldunen sortan. Bitoriano Gandiaga (Hiu gizon bakarka 66-68) Arratsaldea, kolore gorriz, hiltera doa, kolore horiz, hiltera doa, kolore hautsiz, hiltera doa, zerutik jausiz, jadanik zurbil, margul jadanik. Arratsaldea hiltera doa, ta, hilten dagoena, neure egun bat da. Zelako antza nire egunaren arratsaldeak ta iluntza honek. Igaro da nire zerbait harutzagoko mugara, ta harutzago nago, lehen baino harutzago, jadanik gauaren argi ilunezkoan. Jadanik muga hontan izarrek ez dinoste pozezko berbarik: fede ilunaren argi iluna dot bakarrik eta itxaropenaren itxaropen-eguna oraindik ilun dago. Bitoriano Gandiaga (Hiu gizon bakarka 138) NATUR Zientzien Museoko harrimailatan eseri zen. Gurutzeko Jonen Plazako iturrirantz. Lan eta ahalegin oro utzirik, egona aukeratu zuen eta egonetik begiratzea. Iturriak etorri eta joan betikoz, betiko ziba beti lokartu jira -birariz zirautson. Bitoriano Gandiaga (Uda batez Madrilen 17) Kateatu zen txoria laguntza eske, txioka hasi zenean, orduan zegoen galduta: Katuak eta gizonak askatzaile bait dira. Kateatu zen txoria ikusi nun askatuta: Katuak azkar jan zuen, gizonak kaiolan dauka. Katuak eta gizonak askatzaile bait dira. Baina katuak azkar entzuten ditu txoriaren kantuak. Gizonak ere laster luzatzen dizkio eskuak, katuak eta gizonak askatzaile bait dira, gero gerokoak. Baina geroko kontuak baino lasaiagoak bazituzkean baita sasi artekoak. Edo antzekoak. Laguntzen ez badio behintzat, milagruak. Baina txoriak sasian kateatzen diranean, txioka hasten dira, txoriburu gaixoak! Baina txoriek ez dakite sasian libre direla oraindio. Baina txio ta txio egongo dira katuak heldu artio. (Katua edo gizona; berdin samar dio). Kustinoa da sasian libre zirela oraindio. Kontuak eginda hobe zukean txoriak isilik egonda. Sasiak mugi zitzaken haizeak: Sasia ez bait da katu, ez gizon interesatu. Baina haizeak ez ditu zabalduko katuaren erpeak, ezta gizonaren bihotzeko ateak. Norbere alde besteren askatasuna erre -matatzeko, erre -medio gabe, katu edo gizon behar bait du. Bitoriano Gandiaga (Hizon bakarka 79-82) Kezkatzen bait nau herstutzeraino neure Herriaren zoriak. Hautsiak ditu arraunak eta arrakak ditu ontziak. Zenbait lamina bihurtu ziren, zenbait badira arraiak. Baina zenbaitek euskaldun nahi du ta harenak dira larriak. Iraun nahi eta ezin jarraitu ihes dagio biziak. Agonia honen laborriz dauzkat ixurbatuta erraiak. Bitoriano Gandiaga (Hizon bakarka 95) Esperantzari leiho bat zabaldu omen diote bizi ahal ote den ikusteko ere. Baina apenas ikusi duten esperantzarik. Desilusio usai bat erten omen da leihotik. Bitoriano Gandiaga (Hizon bakarka 105) Baina aurrera. Behar bada, gure azken helburua hauxe izango da: nahi dugun ezinagaz burrukatzea. Ta aurrera Burruka buka ditekenean, jadanik zoriontsu izango gara: Garailearen poza eukiko dugu edo hildakoen pakea. Bitoriano Gandiaga (Hizon bakarka 125) Kanta behar nuke, bai, baina ezin kanta: poza baitzait hain falta ta samiņa sobra.. Ta samiņa sobra: galtzen ikusten bai dut herriaren ondra. Ta ezin dut kanta eta, apenas konta herriaren pena. Laido ta bortxa sufritzen ari da, abotsa moztuta. Ta, ezin dut kanta borreruen kontu lehunak gorabehera. Eta apenas konta herriaren pena, hain ezina bait da. Ezin bait du aitortu bere nortasunik, hain inor izanda; ezin bait du eskatu bere eskubiderik, rebeldia bait da; ezin bait du kexatu itxuragaitik, ze turistak datoz-ta. Ta ezinen ezina pozeraino jeitsi da Ta ezin dut kanta. Bitoriano Gandiaga (Hizon bakarka 128-129) ETXADIZ gora dorreak, etxadiz zehar kableak, etxadiz gora dorreak. Aurrezka, zorrotz, milaka kantal, kristal-alaken bizitan. Ertz eta hegal dildildal prisma-leka lakatzetan kaltziten geometria. Errefrakzio sailetan zabal Metropolia bertikal. Errektanguloz leiho-zulo latzen lehia kartelak letrak etxadiz zehar txaplatak atal-zatazka milaka kantal kristal alaken bizitan METROPOLIA etxadiz gora dorreak ertz eta hegal dildildal arpal zitalen lakarrez txaplatak kartelak letrak mila atalburu ta erlaizez aurrezka zabal METROPOLIA lerro zolien non-nahia hormigoi-zaflaz leiho-zulo Bitoriano Gandiaga (Uda batez Madrilen 38) Anuntzioak dir-dir mila txaplata mila abata tamaina tankera milatan, mila lekutan txipista txapasta hiria zehar txapastan. Argitarako jarri bonbilen argia baino anuntzioen bristada, NEBRASKA, IMPERIAL ta anuntzio gehiago: KAMEL, BIMBO, MARTINI, CLUB, PASAPOGA,CAPITOL, ESPASA CALPE, S.A. CERTINA... Anuntzioak dist-dast mila zaplada mila blastada Bitoriano Gandiaga (Uda batez Madrilen 178) latzen lehia prisma-leka lakatzetan zurrun zorrotz lehiaka gora dorreak kableak errefrakzio sailetan kaltziten geometria bertikal Leiho-zulo latzen lehia lehiaka errektanguloz, leiho-zulo latzen lehia. Hormigoi-zaflaz lerro zolien ebaki zurrun non-nahia. Kartelak, letrak, txaplatak atalburu ta erlaizez, kartelak, letrak, txaplatak, Metropolia atal-zatalka arpal zitalen lakarrez. Bitoriano Gandiaga (Uda batez Madrilen 38-39) ETA BAINA hemen bultzaka sartu garenok sartzen gindoazela ohartuz sartu gara. Sarreran sartzera bultzatu bainaute, hala beharrez, aurrekoei pasatu behar izandu diet ezin geratu ahal izan dudan bultzada; eta baina bultza bultzaka, denok kabitu gara bagoian. eta oraindik lekua zaigu sobratzen buruen gainean. Baina hondar ez garela esan nahi dut: bakoitza norbere erreakzioz ala ondokoarenez ohartzen garelako, arraio! Giza pila hontan pilako bat naizela konturatzearen pozak poztutzen nau; eta gainera neure arduren mundua eta, atzeko faltrikeran sartu dudan dirua oraindik aldean dudala jakitearen pozik ere badut. Zirraragarria zait gorputzez jotzen dudan jendeak zein sentimen, zein ideia, zein barruko mundu ote daraman pentsatzen jartzea. Eta berriz diot: Gorputzak pila daitezke pilatan, baina kontzientziak ez. Bitoriano Gandiaga (Uda batez Madrilen 153-154) Erregeren profetek, ez dute minik-eta, konforme bizi dira eta optimista. Ta kantatzen dituzte erreinuko bakea ta ejerzituaren ondra ta ospea. Ez nago etsita, baina ezin dut nik haien animurik, Herriaren biriak, bakearen aitzakiaz, dragaz herstu harturik daudela ikusita. Bakea alfer-alferrik deitzen dute bake, alik bakoitzak aidea inork neurtuta ez baina nork bere eskuan euki ahal dezakean arte. Ta Euskal herrikoak hemen dugu parte: Martxa hau aldatzen ez bada, hondatu gaude. Ta hondatzen dagoenak, konpreni bezate ezin duela lorik ezta abotsik gorde. Ez dut nik soseguzko lorik, ez bait naiz ni erregeren etxeko profetetarik. Erregeren profetek erregerenetik ikusten dute Herria kristal ederretik. Baina nik Herria ikusteko ez daukat kristal ederrik, arantzadun hesi ta elorriak baizik Erregeren profetek erregeren etxeko abaroan ezkero, behar ahal dute besterik lo gozotarako? Baina ni, aitzitik. Herriarekin nago, larrerik ez ezik bordarik ez duen hesparru gogorrean, ta ezin dut lorik. Erregeren otseinek ongi astindutako lastaia dute haiek heren oherako. Lastai mindu hortako artile naizelarik, saminduta nago ta, ezin dut lorik. Bitoriano Gandiaga (Hizon bakarka 86-88) Bainan gu nahastaile omen gara, zeren Herriak ez bait du hainbeste ixtimatzen euskara. Baina, hala balitz ere, gu, Herriaren alde; zeren Herri bait gara gu ere. Baina nik begiak saldu behar izan nituen, ezin bait nintzen bizi bestela. Eta nik begiak ez nituela maite ere, zenbaitek esan zuen. Bitoriano Gandiaga (Hizon bakarka 93) Nire herriak bezala nahia badut, aterik ez; nire herriak bezala orro dagit atsekabez. Nahi handi hau zezen bat dut egarri baten moskorrez. Euskal Herriren enzierroa luzatzen doa kale luzez. Bitoriano Gandiaga