Teresita Irastorza Ijitotxoaren globoak: gorriak, txuriak, beltzak... ijitokumeak ez du zazpi urte baizik eta amaren zapata handi handietan izkutatzen ditu ointxoak. Ijitotxoaren globoak: gorriak, txuriak, bi besterik ez. Ijitotxoaren globoa, gorria... (Globoa banintz zerura igotzeko) ¡¡¡Plaf!!! Gelditzen zitzaion globo txuria mozkorrak lehertu dio: gelditzen zitzaion ametsa? Nire nigarra ez da malkoetan begietara iristen; ez da zotinka ezpainetara igotzen. Nire nigarra ez da kolpeka nire eskuetara etortzen, hor, loturik gelditzen da eztarri inguru hortan, katiaturik mingain parean. Nire nigarrak barruantz ematen dituen kolpeak, barruan egiten dituen ituteak, barruan uzten ditu zotinak ez baida azaltzen nire nigarra hor dagoelarik. Teresita Irastorza (Gabeziak 39) Euri azpian gogoratu zintudan tanto busti haiek azal lehorrean hatzamarka hasi zirenean. Goardasolik gabe, zerura begira goizalde muga hartan nengoen besoak zabalik eri, dolorez; miñez hezur muinetan, minez hazkazal barnean nengoen. Hain fina zen goizaldeko lanbropean inoiz baino hutsago senti erazi ninduzun. Euri tanto haiek zekarten deusa, eta deus usaina basarkaratu nuenean. Euri ta zotin, malko eta trumoi heriotz gauean, bizirik senditu zintudan heriozpe gauean. Teresita Irastorza (Gabeziak 31)