Amaia Lasa Nereak ez diren lurralde hauetatik ihes egin nahi nuke Nereak ez diren ur hauek alde batera utzi behar ditut. Haitz sendoaren biribiltasunean nere bizitzaren hitza lortu nahi nuke Biribiltasunean haitzaren gainean a e i o u berri bat esan nahi nuke. Amaia Lasa (Poema bilduma 11) Jaungoiko guztiak ukatzen dituen emakume bat naiz. Atzo, zeruko jaungoikoa ukatzen nuen, gero infernukoa, eta gaur, lurreko jaungoikoa ukatzen dut. Atzo, zeruko pekataria nintzen, gero infernukoa, eta gaur, lurreko pekataria naiz. Hutsunean igeri dabilen emakume bat izaten naiz. Amaia Lasa (Poema bilduma 21-22) Ez zaitez joan, eman zaidazu zeure gorputzaren beroa eta utz zure ezpainari nere amodioa dastatzen; ez zaitez joan, atoz, zeren, gorputza somatzen dut gogortzen eta neure burua hiltzen, ez zaitez joan, atoz nere bigunaren babesera. Amaia Lasa (Poesia bilduma 18) Ohean narru gorri, eskuak han nituela argi itzalean ilunpearen izkutuan, amodioaren heriotzara ninjoan. Ohe guztia bihurtzen nenbillen, maindiriek eta estalkiak bihurritasunean nahastuaz. Pentsamenduan muxu goxo bat pentsamenduekin, bi beso bizkar gainean desioarekin, nahian, laztan herioan. Amaia Lasa (Poema bilduma 36) Ez emakume ez ama ez eme ezin izanik. Itzal tantolak sapaiaren ertz hartan jarraitzen zuen; beste erts bat behar zuen. Bainan beldurtuta, beti bere ertzean jarraitzen zuen; itzal tantolak beti ertz hartan ezin haunditurik ezin zabaldurik argia ezin sorturik, jarraitzen zuen. Ez emakume ez ama ez eme ezin izanik. Emakumetasunean amatasunean galduak, libertatearen ordez segurantzari helduak Ez emakume ez ama ez eme ezin izanik. igarotzen genituen gure egunak. Amaia Lasa (Poesia bilduma 47)