Jon Mirande Aitz baten puntaren-puntan bi bele zeuden izketan, -gaua bezin beltz bele bi-: "bazkaria gaur nun arki?" itxaso gazi aldean ala zurgaizti berdean? Ondartzetik ikusi diat ondartzen ontzi eder bat, t'iru oiu entzun ere aruntz joan nauk airez-aire: iru ilotz an etzanik... ondartzean diat jango nik!" "Ona zerbait goxoago: basoan ilik bai'dago zaldun gazte bat, ezpata zorrotik erdi-irtenda. Il dala inork ez zakik zakurrak t'andreak baizik. Elizara joan dek zakurra, et'andre ezti ederra beste maitale batekin... Ator, lagun! Egan ekin!... Eskerrak guda onari ba diagu jaki ugari. Bular-gain i aiz jarriko, begiak nik aterako, bere begi polit urdin... Eta bezo izan dedin neguan ire kabia, ar bere ile oria!" Gaixoak oe otza du basoan dalarik Negu! Entzun gabe nesken negar lo dago!, burkotzat belar. Azeriak ta zakurrak sakabanatzen ezurrak... Jon Mirande BI BELEAK IV (Orhoituz 21-22) Soin zabal, zalhu, txapeldun, euskaldun eta fededun, -handi baita- sudur mintzo, zintzo dira, o! Hain zintzo eta barnez oro zaldun... ...Nahiz arrunt den azala. (Izaitetik hek bezala Ortzi Jaunak zaint'nazala). Ilhunean zeuden lehen Bainan JEL argia goihen, jautsi baita Euskadi-ra, argiturik bizi dira ahalikan bizi dira ahalikan eta zehen demokrat onen gisala. (Argitzetik hel bezala Ortzi Jaunak zaint'nazala) Jakintza badute anhitz atso-, haur, eta zuhurt- hitz ba dakite politika, pilota, dantza, kantika, bai eta kantu ez likits-; Leitzen dakite Misala (Leitzetik heiek bezala Ortzi Jaunak zaint'nazala) Trebe izaiki tekhnikan joritzen dira Amerikan; haatik, han ere zintzoki elkartzen dira Batzoki abertzaleetan; ez bakan joaiten, han ere, elizala. (Joritzetik hek bezala Ortzi Jaunak zaint'nazala). Aphezak eta auzaphezak benedikatu ezkontzak egiten dituzte bethi -ohetik landa hobeti dastatzekotan- aratzak diren neskekin, ontsala. (Ezkontzetik hek bezala Ortzi Jaunak zaint'nazala). Bainan ahanzten zitzaitan hospatzea neurthitzotan heien jaunzdura igandetan, bihotzaren zuriz ala? (Zuritzetik hek bezala Ortzi Jaunak zait'nazala). IGORTE: Nola juduen baitzinen zintzo diren Euskaldunen Jaun zara, Jahve, gisala neu, zer ere zaitan jinen, zintzotzera hek bezala Ortzi-k utzi ez nazala. Jon Mirande EUSKALDUN ZINTZOEN BALADA X (Orhoituz 33-35) Kanpoan gauerdi, hostoen firfira auhen bat dirudi. Izarrak non dira? Kanpoan ilhuna: nehon ez argirik ikhara, ilhuna, zuziena baizik. Akher hil bat datza bere odolean. Sorginak dabiltza leize hospelean. Dathorkeieneko urhezko thronu bat su-aurrean dago Aingeruarentzat. Sorginen leizean lizun, bilhuts-gorri, bilhoak haizean, neska bat dantzari... Oi zu neska lerden oin-beso arinak zugan du atseden Satan nagusi onak! Jo zazute txistu, eta danbolinak; egizute kantu gauazko Reginak: "Argi-Ekharlea goresten zaitugu. Geure zaintzailea. Gaur hel zakizkigu!" Emeki, politki sugarrak dira hil, gau beltzak baitaki dela goiza hurbil. Sorginak itzali dantzak hamaitu-ta Oilarren azali ezagun... Goiza da. Jon Mirande A) AKELARRE III (Orhoituz 17-19) Elhia jalki zeneko neskari muthil bizkorrak: "nehoiz ez haut ahantziko". Ondikotz! Haize gogorrak orbelak eroaiten ditu, bai eta zin ezilkorrak... Ekhia zenean sarthu bethi ere maithatzeko bertzerekin zen hitz-hartu. Jon Mirande A) MAITARZUN VIII (Orhoituz 29) Aineza gal bizia goiz batez iskilludun, ixil eta zutik guduz hilda lur zar honen maitez mendietan, etsaien eskutik. Aininderor gaztaroan, nerau ikurrinik et'ikurrik gabe, ezpainetan othoitzik ez, birau- itzalik ez, baikor, ez herabe. Ainitza gal hats, arima, odol, heuretako, nire jainko eidol maitea, Lur! mendi-gudu baten, eguzkiek, inguruz inguru ene soin haur, berriz sor haiduru hiretan lo, garrez jo lezaten. Jon Mirande A) ERESI XVI (Orhoituz 53) Aintziko urera! ilhargi-laurden bat erori zen, zuri, jori, gauko zitu zorhi: igelek jan dute, igeltxo igeldariek. Orain, aldiz, intzirika daude igel igelttoak, igel igeltto zoroak... Gau-minean aintziko igelek dute, ai! ei! ilhargi-min. Jon Mirande A) IGELAK II (Orhoituz 15)