Jose Luis Otamendi maite zaitudalako amets egin dut burdinezko hostoetatik zintzilikatuta zuregana amildu naiz gure maitasuna euri tanta delako maite zaitudalako sortu egin dut nakarezko izerditan irristatu zati izan naiz gure maitasuna euri tanta delako maite zaitudalako uste sinesten dut dakit gure maitasuna euri tanta dela. Jose Luis Otamendi (Egunsenti biluzia) iturria hertsitzen duzunean ni ez naiz amaitzen urarekin bizi naiz berarekin naiz joaten Jose Luis Otamendi (Egunsenti biluzia) gizon bat odolusten gizon bi odolusten bidean zementoa alboan neskatila liluragarria ene begientzako esperientzia azkarregia hauts usaingo itzulera agurtzen bost hatz oker bost hatz gazte gurasoak makur lurraren eztabaidan eguzkia dekadentziaren dantza hirurehun foliotan argitaratu nahiean behako bat bestea baino urduriago konkretoago heriotz bat bestea baino apainago Jose Luis Otamendi (Egunsenti biluzia) gerizpe freskoko ihintza ustegabean harrapatu egunsentiak nik eguzkiaren behakoak paisaiaren hezetasuna ez nuen uxatu bi dama paisaiatzen lora hartzen astiro poliki arropa garbiak tolestatuz bidean gorputz biluzi bat errekaren zurrumurrua xoriaren sinfonia harutzago hesi ondoan hostopean gorputz hilaren disdisa hasperen baten oihartzun nekeak ahosapaiarekin duen harremanak batetzen du bete nahi du giro berezi hau airean zintzilik egon ezin duten txapelekin zakil eta alu guztien indarra probatu ezin duten desio ia itoekin ondoren beste hasperen bat beste txapel ta desioa eta hitzak berdin beti berdin Jose Luis Otamendi (Egunsenti biluzia) kable zuri horitu piloen arnasak denbora zai duen habe geometrikoaren dardarezak gertakizun handiak dastaturiko kaleen amets gatzatuak hire itxuraldaketa betetzen didate hilotz inkontzientea Jose Luis Otamendi (Egunsenti biluzia) indio hordien untzi kaskabeleroak buztanaren kapitania handira lainopean azaltzen dira eta orma unibertsalaren maigurik nahiko azkar lorapoteen ondarrak milizkatzera iristen Jose Luis Otamendi (Egunsenti biluzia)