Esteban Urkiaga ŦLauaxetaŧ Gau-argitsuban bakarrik nago leyo idigijan; ibai garbijan ixilik dabil iretargija. Izpi-zurbillak dizdiz gagije baso erdijan. Ilargi orrek eztau itxurtu artzain zolija. Mendi baltzaren goyetan, muga bako bakiak zaintzen dau zeru eta lurraren maitasun-lua. Gaba urrezko koroyaz dabil. Lora legunak ameslari, goi-gora digorte usain goxua. Gabeko gentzan gorpuzki oneik loratu dira... Jainko diztira oro da... Baso-ziar emaro menditik yatort leunkiro abots baten intzira. Dardarka zeru zabalan galtzen da naro-naro. Baso ixoztuban estalduta agon maitale orrek! Ezeik abestu, ta abes orretan dagerk bijotza. Eure barneko kezkak yagertzak irrintzi orrek, ixildu egik samin latzezko maitasun-otsa. Oi! bijozkada leuna darijost eure irrintzijak. Eure samiņaz betera dabesk neure samiņa. Bijotz orotan bardiņak dozak maitasun nayak, abesti orok yagertek geure kezka bardiņa. Irrintzi leuna galdu dok gauko zeru garbijan. Eta ire samin orrek tolestu yozak eguak. Gau oroz, baņa, dardarka bere leyo idigijan negar zotinka iraungo bai-yok neure goguak. Esteban Urkiaga "Lauaxeta" GABEKO IRRINTZIJA (Olerkiak 58) Gabaren begijok, maitekorrak yataz, Legunduten nabe! Euren sakonean betirauna dakust; Bakia ertz-gabe. Bijotz mindu orrek, tolestu eguak, onduan zadorra! Barnera bil adi, gaba, alde onetan, goyan artixarra. Ene lei bixijok, orra gau sakona! Bixitz-izkutuba, eure iluntze ori ixango ete dok orren gentzatsuba...? Gaba ixilik dabil, argizko koroya darabil buruban. Gotzonen eguak dardara dagije zeru oztintsuban. Lugiņan etxerantz, idijak atzian, begitan bakia: zelai orlegijak damotsen bakia. Oi arrats donia! Baserriko kiak urdiņera digo mendixka ganetik. Itzalak bailiran gautxorijak datorz, torrezar aldetik. Erroka txadonan kanpa-otsa dantzut, arana ixil beyan. Durundi ots orreik mendiz mendi duaz. Otoyak zelayan... Zugatzetan kezka barik ganduba da... Ta neure goguak goznarrari miņez ekiten baidautso: Uler nai zadorrak! Bitartian anei argi uri ortan agertuten dira. Alde oneitara bere elduten yaku tximesten dirdira. Uriko zaratak kezkaruten dabe mendiko lilura. Nora juan ete da txaide artetik gentzazko lo-gura? Uriko gau ori? Maltzurren laguna! Baserri aldera zetan eltzen zara, argi orrein kiņuz, gaizkiņen antzera? Zeure altzo orretan txerren danak duaz lan okerretara... Ega-motz ertzakaz leyo danak-ziar dagijen dardara! Lixuna txaidian ixil-ixilik dabil lira zimel billa. Loari murrika etxe artietan gaztetxu zurbilla. Gabaren eskubak ito dau lotsea Or dabil obena! Il dabe gaizkiņak oraindiko neskutz datzan oroimena! Laņozko maindira zurija baidager uri zabalean. Lausua ta kia toki gustijetan: Bil nadin barnean! Illuntze oztiņa, gotillun nagotsu! Lei bixiz bijotza, Zer ete ditxarot? Samiņen bixitza? Pozen erijotza? Ona emen nago: Goxian so-dagit sarkalde argira. Arratsean barriz sorkadera nago, ixarren begira. Au geure bixitza, atseden eziņa, jadetsi-eziņa! Ezin batu doguz elburu batean amets ta egiņa. Oi gau zerutarra!, zeure gai eztira ludiko gixonak. Otsetatik urrun loratuten dira, zeure zorijonak. Une eder onetan, arren, itxi urija, itxi ots gaiztuak. Lei bixiz barnia, urrunera nuan, iges begist luak... Arrats bijotz-bera! Zeugan amets dagit. Atseden bijotzak. Ene! orreik baxen izpi baketsubak bekartz erijotzak! Oztin begoz goyak, itzalez mendijak, gogua bakian. Ta itxaro ixarrak argi dizdiz begi bijotzan barnian. Esteban Urkiaga "Lauaxeta" ARTXANDA GANIAN (Olerkiak 85-87) Zaldi-otsak axian: -urkijak dardari-. Kanpai-otsak torrian, -zuriz jantzi zadi!-. Neskatxa zuriz dago -ezkongai polita-. Kopeta daukan eder jazmiņez esita! Leyuan zagoz gertu? Senargaya or dozu! Zaldi-otsak axian: iņor dator larri. Kanpai-otsak torrian, -zuriz jantzi zadi!-. Eztalkai zuriduna, gonantza gorrija. Or dator maitasuna egadun lilija! Arin dabiltz liparrak, gordez duaz ixarrak. Zaldi-otsak axian: -galdu dira urruti- Kanpai otsak torrian -zuriz jantzi zadi!-. -Ene ama ezkondu, ezkondu gura naz. Goiz-goiz erdija dogu, enarak ba-duaz. Itxasua dan urdin, makalak egon-ezin! Zaldi-otsak axian: iņor ezta agiri!-. Kanpai-otsak torrian, -baltzez jantiz zadi!-. Esteban Urkiaga "Lauaxeta" EZKONTZA-GOXA (Olerkiak 103) Mendi eze, ikurrin eder, azke nai zaitut axian. Amar gazteren lerdena makila luzez bidian Mendi-bitxidor berdiok, arin or duaz kantari: "Dana emon biyar yako maite den askatasunari". Gastedi onen didarra bai dala didar zolija! Aberri baten samiņez urduri dabil erija. Azkatasun-goxalderuntz sugarra dira basuak. Sugarra basuak eta zidar argija itxasuak. Or duan ozte-aldrea aberri-miņez kantari!: "Dana emon biar yako maite den azkatasunari". Gaste orreik goruntz duaz abesti ta ikurriņez. Laņuan baņa tiro otsak: bedartza dager odolez. Ikaraz duaz usuak, mendija dago ixillean. Amar gasteren lerdena bixitza barik lurrean! Eta illuntzeko bakian norbaitek darrai kantari: "Dana emon biar yako maite dan azkatasunari"! Esteban Urkiaga "Lauaxeta" MENDIGOXALIARENA (Olerkiak 118-119) Ene Bizkai'ko miatze gorri, zauri zarae mendi ezian! Aurpegi balzdun miatzarijoi. ator pikotxa lepo ganian. Lepo ganian pikotxa zorrotza, eguzki diz-diz ta mendiz bera. Ator bideskaz, -goxa sorbaldan-, kezkeko zeruba yaukon olera. Opor-otsa dok txaide zabalan, -ukabil sendo, soņanzki urdiņ-. Jaubiak, barriz, nasai etzunda, laguntzat auke, i, urritizkin. Aurpegi balzdun miatzarijoi, ari bitartez deyak yabiltzak. Bideskan zelan dirdir yagijek txapel-okerren kapela baltzak! Orreik yaukoen gaizkin-itxura zizpa luziak lepo ganian! Ene Bizkaiko miatze gorri, zauri zarae mendi ezian! Mendiz bera lau txapel-okerrez aurpegi balzdun miatzarija. Begi baltz orrek sastakai dozak baņa zatitu ezin esija. Noruntz aroe eski-lotuta burni margodun gorputz gogorroi? Sendua ba'intz, etsai-odolez bustiko eunken pikotx zorrotzoi! Nerbion-ertzok, -tranbi-dardara-, azkatu nayez, zenbat alegin! Baņa olaen zarata artian aren ayotsak aditu ezin! Zizpa luziak sutan yagozak, -opor-zaratak txaide zabalan-. Aurpegi balzdun miatzarijoi, igeri adi euren odolan...! Txapel-okerrak edango yabek ardao onena Gomez-etxian. Ene Bizkai'ko miatze gorri, zauri zarae mendi ezian! Esteban Urkiaga "Lauaxeta" LANGILLE ERAILDU BATI (Olerkiak 133) Agur ene erri, Jaunak naroa Aberri eder argira! Neure negarrak jarion naukan zure mendiari begira. Seme bat zeukan baiņa etsaiak kendu eutsoen biotza, soin ederra ixuri jakon maietz bateko goiz otza. Gurutz deunari musu egiņaz alde egin eutson mundutik; Kristoren gentza abo gaņean loratu jakon gazterik. Jaunaren maitez, Aberri maitez ez eban euki bildurrik; eta zeuretzat zorion utsa opalsu eutsun gogotik. Ene Erri ona, zagoz betiko Kristoren fede batean! Olan, zoriona billatuko dozu emem ez-pada zeruan. Eriotz deuna aurrean daukot sinistu bada, euzkoa! Ene Erria azke izan artean zaindu Josuren legea! Eder jatazan euzko bazterrak, eder itxaso zabala; baiņa oraintxe ederrago jat eriotz onen itzala! Gaztea nozu bizitz onetan ta ez jatan palta gauzarik. Ene Jaun, gogor aldi onetan ez naizu itxi eskutik! Ez bedi egin neure gogoa, Zeure naia bai, ostera. Gogoa doa zeru argira gorputza lur illunera. Esteban Urkiaga "Lauaxeta" AGUR, AMA (Olerkiak 178) Ur gardenari begira iturri-ertzan lilija: ur altzuan lili aren irudija. Maitasun-ego miakaz axiak ba deragijo maite daun urari ma-leunki dagijo. Iturri leuna ostera negarrez axiak daro. Eta urretxindorrak urari emaro: "Zegaitik negar yarijo? Abar orlegi ganian abeskide neukok oroldi bidian". -Neure altzuan maitia euki-ta galdu ezkero, zelan negarrik ez dagiket maitero? Esteban Urkiaga "Lauaxeta" ITURRI-NEGARRA (Olerkiak 59) Iņoiz ikusi bako maitale kutuna neure opa samurrok laztanduren dabe. Begi gelgarriz dargist bijotzeko iluna, eta bere larrosak usainduren nabe. Zerutar egak ditu maitasun zaliak; lurrera baxen sarri so-dagi ortxira. Bere leuntasun ziar mosu sutsubenak espan ganian, otoi bijurtuten dira. Garbitasun usaņa txakijan dixuri, eta lo-dagonian ametsezko irrijak aboko larrosetan dagerkoz urduri. Aiztatzat alai dartu zelaiko lilijak. Neskatil ori nor dan ez dazau bijotzak; baņa bera dan ona, bera dan liraņa! Begi oneik ez arren, bai-dakus ametsak. Erean dazaukijot bekoki bikaņa. Sarri billauko neban bixitxa bidian ta edertzat aitortu beraren gorputza, nok baņa dasayoke begijen aurrian: -Maite audana, ete az, neure neskutza? Maitasun onek Goiko Jaunagan ditxaro, berak axian bidez lilitxu gustijak udabarri aldijan dalkartuz emaro. Berak lotuko ditu maitasun lokijak. Indar ixilkor batek batzen dauz goguak; itzak loitzen ditubez maitasun gurenak. Barre alayak ezik, barruko malkuak, zale oneintzat dira antzikur gardenak. Maitaliak ixanik alkartuko gara. Jolas aldijan ezik otoyen orduban, eguzkira ezpada, gabeko illazkara: noiz'ak itxi Jainkuan izpiko eskuban. Aldi alaitsu ori jadetsi artian neure ezkongai bailiran neskatil danari begiratzen dautsiet dagidan bidian. Neska polit bakotxan zakust ameslari. Bestiak zeure ederra goratutzen dabe, eurentzat gelgarrijak soin orren pitxijak. Baņa zeure zalian indartuten nabe begi polit samurren leuntasun izpijak. Zerutarrak baitira geure maitasunak, eta leikide batek eztauz lausotuko. Oraindik eztauz loitu gurari lixunak eta gorputz irritsak eztauz banatuko. Ikus egiņa zara ezkongai neskutza! baņa, arren, entzun neure maitasunan naya: Edurra baxen garbi irauki gorputza, ixan zaite zitoriz gotzon baten gaya. Ixan zaite, oi neure neskatil argija! maitatzen dodan amatxu baxen leguna, leituten dodan alaba baxen garbija. Ori litzake neure gogoko zoruna. Samurtasuna landu gogo orren altzuan, urrumarako zara ba usoen antzera. Ondo zaindu zaidazan oņaze orduban alderik naiko dauko bijotzak ostera. Espan orreintzat daukoz mosu samurrenak, samin orreintzat barriz, maitasun eztija. Eta txori politen abesti legunenak zeugana eldu daiten luaro gurija. Zeu maitatzeko nazan bijotz samurduna! siaska ertzan datzan amatxu lakua. Gorde zaidazan, barriz, jayo nintzan luna! Euzko seme lerdena, bildur gabekua... Zeugan pentzaten nabil Jaunaren bidian, eta lokatz artian egaz dagit azkar. Andra baten oroya naiko da lurrean garbi iraun dagiguntzat etsai orok ziar. Oi, neure bijotzeko ezkongai gardena! beti, arren, aditu maitati ortzira. Zeugan mosuba baxen kutun dot arrena: Andrak ederren dira zerurantz begira! Esteban Urkiaga "Lauaxeta" MAITALE KUTUNA (Olerkiak 59-61) Zelaira dua neskatxa -axia dabil loretan- Zelaira dua neskatxa maitasun kanta-kantetan. Argi daukazuz begijok gorputza dozu liraiņa: abestu dagigun bi-biyok. Abestu dagigun zelayan soin orren lili-usaņa, millazkaen antzo dantzan. Zelaira dua neskatxa: -erliak mur-mur loretan- Zelaira dua neskatxa maitasun ona topetan. Dantza-dantzari bedartzan, eta gara udabarrijan? Ara txindor bi zagatzan. Txirula ta danboliņa entzuten dira mendijan. Zeruba dagon oztiņa! Zelaira dua neskatxa: -ingumak dar-dar loretan- Zelaira dua neskatxa maitasun deuna gordetan. Barre dagigun leunkiro, barre auxe dan ixilla! Tanbolin, abil, astiro! Mendiko axe biguna, ator zelaira lora-billa, lorak eta maitasuna. Zelaira dua neskatxa: -axia dabil loretan- Zelaira dua neskatxa: -urretxindor bi kantetan!-. Esteban Urkiaga "Lauaxeta" ZELAYETAKUA (Olerkiak 101) Goxaldeko otoya zeureganuntz doya. Orra larrosak urrezko erlez. Dantzan mertxikak lasaen axez. Nun don goiz argi? Abarrak txoriz piji-pijo-pi. Goxa zugatzan intzezko dizdiz. Goxa don landan! Goxaldeko otoya zeureganuntz doya. Mendi oztiņa laņo zurijan. Itxaso-miņa axe-eun-ontzijan. Nun da goiz argi? kanpakaz torrian dindon ta dindan. Ixo lausuak! Goxa don garbi! eure irriparran! Goxaldeko otoia zeureganuntz doya. Esteban Urkiaga "Lauaxeta" GOXALDEKO OTOYA (Olerkiak 112) Uņak jaurtiki bixitzara bete baten itxartu nintzan! Zein bidez nuake leara? Galdu naiz, galdu, neure baitan! Zador baten igeri nabil! sentiki, ez ikuzki, ura. Zabal au begitzez ezin bil ta nerau naz orren bakura! Goguak zabal dauz begijak: bakarrik enintzan uretan? Emen igeri ume gustijak; beso-oska bat dantzut uņeran! Soņa gel, baņa ez gogua. Uberaldi au nondik dator? Azalez dan bake osua! Nora narok, beraldi gogor? Baņa enedin auldu uretan gentze yagok, ba, itxas-ganian. Netzan lotan zabal neurgian erijotz-uin otzak narruan! Esteban Urkiaga "Lauaxeta" ONDARTZA (Olerkiak 123) Amayur gaztelu beltz ori -berreun gudari oso sumin- zaintzen zaituben zaldun onak Naparra-aldez egin dabe zin. Izkillu gorriz zenbat gaste bildur-bako menditar lerden. Eta orreik, Yatsu jaun orreik, Jabier'eko zaldun gure. Ikurrin bat -kate ta lili- torre goitijan zabal dago. Bera salduko daun semerik mendi onetan ezta jayo. Amayur'ko ate-zain orrek zidar-turutaz oyu egik. Baztan ibarran zenbat etsai, arrotz-gabe eztago mendirik! Esiturik Amayur dauko Miranda'ko konde Espaņarrak. Orreik bai burnizko janzkijak, ta urrezko ezpata-sagarrak! Berekin dator, bai berekin, Lerin'go eto orren semia. Txakur txarrak jango al dabe, erri-bako zaldun dongia. Goiko aldetik asten dira, asten dira subaga-otsez. Orma-kontretan zenbat zurgu, eta gezi zorrotzak airez! Baņa torrean zabal dabil, ikurrin bat -kate ta lili-. Nok zapaldu ete dagikez berreun gudari orok zoli? Amayur'ko gaztelu baltza -iausi yatzuz torre goitijak-. Baņa, arrotza, etzadi geldu, napar-seme dira gustijak. Arresi gorri, zubi ausi, -zein gitxi diran zaldun orreik. Erijo, samurņo zakije aberri-min baitabiltz eureik. Miranda'ko konde gaizto orrek jo egixuz zidar-turutak. Ikurrin bat -kate ta lili- eztau laztanduko axeak. Berreun gudari oso sumin gaztelu-pian dagoz illik. Ordutik ona -zenbat laņo-, Naparruan ezta aberririk. Esteban Urkiaga "Lauaxeta" AMAYUR GAZTELU BALTZA (Olerkiak 142)