Patxi Zabaleta Erreka barreneko harri bustiaren sabel lehorra dut gogoan. Nagusiari nahitanahiez egindako irripar behartua dut gogoan. Txantxangorri kabiko kuku kumea dut gogoan. Asfaltopeko lurraren indar alferrikakoa dut gogoan amorruz ezinez nere herriko hainbeste ergelen aurrean Mixeriz inguraturiko aberats ospetsua dut gogoan. Epulon, Rostchild eta esan ez dezakedan beste asko dut gogoan. Maitasun kantatan ari den mojearen gorrotoa dut gogoan nere herriaren egoera kaxkarrean. Baina zuhaitzak eta izarrak nahasten diren tokian, gauzak eta ametsak elkartzen diren tokian, emakumea eta emaztea bat egiten diren tokian, han zeu zagoz neretzat. Lurrak eta zeruak elkar ukitzen duten tokian karelean zorionaren irudia den karelean han neretzat zeu aurkitzen zara. Eta zugan berbizten zait egunsentiz herria; ez oraingo eta ez hemengo baizik eta zuhaitzak izarrekin nahasten diren tokiko, ametsezko eta geroko (eraikiko dugun) geure herria: Euskal Herria. Patxi Zabaleta (Zorion baten zauriak 25-27) Zozo, zozo, zozo zoro, zoroa lodi, lodi, lodi geldo, geldoa motel, motel, motel gaixo, gaixoa denek far egiten zioten motil gizaraixoa! Poliki, poliki harremanetan Potzolo, potzolo jolastegietan. Farragarri beti mutil mordoetan maitasun ezkilak jo zion barne muinetan... Eta far egin zion maiteak nola etzion farrik egingo? denek far egiten zioten herriko zoroari... Eta hilik agertu zen egun batez neska eder hura herriko neskarik lirainena labankazoz hilik agertu zen; eta inork ez daki eta inork ez du susmorik! Inork ez lezake izan zoroaren susmorik! Bat bazen, bai bat bazen zekiena... -"Huraxe garraisia eta begiratuaren zorrotza! Jakingo du betiko neu nintzela hil zuena neu nintzela bere bizitzaren jabea". Eta hortxe igarotzen du bizitza jende tarteko bakardadean inorekin bere sendikoekin ere ia-ia hitzegin gabe beti "garraisia hura" begien aurrean; adarra jotzen diote mutilek umeek deitzen dute tutula eta denen farragarri poliki, poliki tutul, tutul gure zozo zozoa hor doa bere mundua den jende tarteko bakardadean bere defentsarako gorrotoa eta isila besterik aurkitzen ez duen munduan tutul sortu zuen amaren alboan far egiten dion jendetzaren tartean beti gauza bera buruan eta irripar xume bat irripar gorrototsu eta ikarati bat inor begira ez daukanean... bera onartzen jakindu ez duen elkartetik alde dagoenean... bere ezpainean! Patxi Zabaleta BESTE HISTORIA TRISTE BAT (Zorion baten zauriak 68-70) Inork ez lezake izan zoroaren susmorik! Bat bazen, bai bat bazen zekiena... -"Huraxe garraisia eta begiratuaren zorrotza! Jakingo du betiko neu nintzela hil zuena neu nintzela bere bizitzaren jabea". Eta hortxe igarotzen du bizitza jende tarteko bakardadean inorekin bere sendikoekin ere ia-ia hitzegin gabe beti "garraisia hura" begien aurrean; adarra jotzen diote mutilek umeek deitzen dute tutula eta denen farragarri poliki, poliki tutul, tutul gure zoro zozoa hor doa bere mundua den jende tarteko bakardadean bere defentsarako gorrotoa eta isila besterik aurkitzen ez duen munduan tutul sortu zuen amaren alboan far egiten dion jendetzaren tartean beti gauza bera buruan eta irripar xume bat irripar gorrototsu eta ikarati bat inor begira ez daukanean... bera onartzen jakindu ez duen elkartetik alde dagoenean... bere ezpainean! Patxi Zabaleta (Zorion baten zauriak 33-34) Herri oinperatu batekoa naz herri hankapetu batekoa; jatsi izan dugu burua nagusien eta menperatzaileen zigorkadak hartzeko eta oinak limiskatzeko... Eta gure eskuak bihurtu dira hanka gure begiak lurreruntz dagoz gure bizkar-hezurra zuzena behar zena gako egin da. Hamabost urteko ametsak beldurraren beldurrez gizoneratzean hausten zaizkigu; gu garen elkarte hau norbaitek askatzen badu ez garela gizonak goratuko... Oroi adiskide: Gure eskuak hanka gure bizkar-hezurra okerra gure begiak berriz (ez dago zerurik hauentzat) lurreruntz begira. Hamabost urtetan gakotutako bizkar-hezurra berrogeiean edo hirurogeiean edo aberastean edo egintza lortzean zuzentzen bada zutik jarria izaten da gorila aurreko bizkar-hezur-okerdunei oinak limiskaerazi eta zigorrez ebakitzekoa. Neska jatorra motil arlotearen eskutan lore mardul ezkutuan sortua eta ezinaren hainbeste garraisia gogoeraz dezaigukeen bizkar-hezur-oker-makurra. Patxi Zabaleta (Zorion baten zauriak 129-130) "Joan da" bi hitz. "Joan da" hitz bi. Ustez maitearen bila eta bere amak leihotik "joan da". Bi hitz hitz bi. Zein politak ikusi genituen izarrak! Zein ederra zetorren geroa! Uraren garbia errekan behera! Irripar ezpainetan bihotza zunpaka! Eta zer axola izarrak ez bada gerorik? Zertarako irriparra ez bada gerorik? Zu, ni hitz bi. Ni, zu bi hitz nork lezazke bat egin! Zure amak leihotik (arguziak bere ezpainak) "joan da" bi hitz, "joan da" hitz bi bakarrik. Patxi Zabaleta (Zorion baten zauriak 33-34)