Joakin Zaitegi Uda-eguarditan, iguzki biribil ozkarbia gorrituz bere gingan dabil: giza-begiak aren argi-dirdaiean zeru zoragarritik alde egin naiean. Baņa, illunabarrean, iguzkiak murgil itsaso barna eta zeru berria urbil: gure begiak, berriz, dakuste, an... urrun, aldi zurietako amets-ikuskizun. (Gogoa zabalduaz, iduri arranbel, maite-gezi-yaurtitzen argiaren gibel: erantzunez agertzen, ortzi zabala izar, ta atsearen ederra gogora darakar). Giza-zori ona argi-zirrinta yario dalarik, beko irritsak deika ari oi zaio: "zuretzat dut loretan aintzaren alorra", ez, baņa, pakearen barruti yatorra. Goibelaldia dugu giza-illunabarra; aren argitan dager itxo emankorra. Etzanik ospearen euzki gorri zoro, Yaungoiko-izar-izpitan dakuskezu oro. Joakin Zaitegi GIZA-ILLUNABARRA (Goldaketan 62) Beti ots bateko eresi zarra berrituz ari dan olerkari naiz. Maitasun min batek artu oi nau maiz ta egan lagun dut aize azkarra. Bizitzez euskaldun non-naitiarra Euskadi'ra nator bear dan garaiz: lurrez lur ibiliz, non-naiko zelaiz -zelai zar-berria dut deadarra. Geroak badakar askatasuna nire abestien otsez beterik, orixe dukegu euskal-eguna. Irrintzi dagizut pozez emendik, ori dakuskezun euskal-laguna, gure ikurrina goruntz iasorik. Joakin Zaitegi NERE IRRINTZIA (Berriz ere goldaketan 32) Artizar ederra antzo dizdizka ageri da Auņemendi gaņeko malkor ta aitz artean oroldiz ta elurrez inguraturikan, iņork ikusi duan lore liraņena. Aizetxo ozkirriaren ikutu goxoak pa xuspergarririk ez oi dagio oraindik Arkaitz txit zutiaren arpegi gaņetik lorerik ederrena dager irri-parrez. Baserritarrarentzat zoritxarra oi dun urtu ezin dan elur eta izotz artean, aitz aundien artean, lo goxo betean, zorion ixilla lez erne da lorea. Zoriontsua, ziņez, elurrez ta izotzez inguraturik-arren, eskutuan duna biotzaren barnean lore kutunena, bizitzako xoritxar latzen aringarri. Joakin Zaitegi AUŅEMENDI'KO LOREA (Goldaketan 49) Ilunak artuaz Euskadi doa eta uztarpean gaude loturik: gure aberriak askatasunik eztu, burdinetan dugu gaixoa. Zeure gain izaki, euskal-gogoa genduen guziok alabearrik: errien eredu baitzan ederrik gure artekoen anaitzakoa. Gain-bera erori ta ondoeza gaineratu zaizu. Nola igarri gaitzon iturria? Ezta erreza. Askatasunaren euski(a) itzarri nairik kukurruku egin ba'neza ta gaupean dana argitan iarri! Joakin Zaitegi GAUPEAN DAGOEN EUSKADIRI (Berriz ere goldaketan 31)