Gabrile Aresti Harrizko Aresti Hau (1-3). Maskarada.Harrizko Aresti Hau (1) ******************* Maskarada 1. Ez zazue tapa gizonaren ahoa 2. "KAIO LUMA ZIKINA"3. OIÑAZ ETA GANBOA 4. MUNDU MUNDUAN (I) (Joko Arriskutsuak) Ez zazue tapa gizonaren ahoa Arestiren ahotsa OFFean entzuten da (Hernaniko hitzaldia) "Baina ez zazue, baina ez zazue, baina ez zazue, ez zazue tapa gizonaren ahoa. Hicaz Zerbica dadin. Honela kompreni Dezazuen Zertarako Jaiocen den Mundura.Ez, ez zazue tapa gizonaren ahoa. Baina geroago, nire ahoa haundiegia zelako, edo heuren eskuak eta mordazak tipiegiak zirelako, ez ninduten isilarazi. Batzuek niregan sinetsi zuten, eta nire "Harri eta Herri" agertu zen; bertan nire olerki bakan batzuk atera ziren argitara. Gehienak etxean geratu ziren gordeta, gainerako guztiak; baina atera zen apurra nahikoa zen, eta harriak ere enteratu ziren Bilbaon poeta ero bat bizi zala." (Oskorri taldeak "Kaio luma zikina" izeneko kanta kantatuz hasten da ikuskizuna) "KAIO LUMA ZIKINA" Hibaizabaleko kaioa gabarra artean hazia soineko luma zikin batez garbi eskribatzen hasia. Zuk hegatsaren poderioz iraulitako liburua berriz zimeltzen baldin bada iluntzen zaigu asturua.Hauxe denboraren luzea bi mila gau zu goza gabe, ur freskoen iturburua, sorginen hitz guztien jabe. OIÑAZ ETA GANBOA (Hitzalak eta diapositibak: Zaldun bi burrukan gatazka ondorengo paisaje kaotiko batetan: leherketak, kea, hildakoak, oihal apurtuak, e.a. Ganboa, txikia eta zauritua, Oiñaz-ek, bere etsai erraldoiak, mendean ez hartzeko ahaleginetan dihardu.) ("Oiñaz eta Ganboa" kanta jotzen du Oskorri-k). Oiñaz eta Ganboaren Erreierta handia ikusirik lur zelaia jota dago mendia su gabe dago zuzia, su gabe ilendia seinale gertuagorik esazue non dia? Mondragoe hartu dute oiñaztarrek traizioz gero salduko Bizkaia urrearen prezioz ezagutuko baitira Judasen ofizioz Euskalerria beteko tatxaz eta bizioz (......) Oraindik hementxe gaude Oiñaz eta Ganboa Oiñaz zaldunaren pean Ganboa naiz mandoa Gure gorroto bizia ez baita aurtengoa Gure arrazoi guztia aserrez omen doa.Bost-ehun urtean egon gara justizi-eske Baina sua eta ura ezin nastu ditezke Irakin edo amata ez dago ezer beste Inork ez dezala esan: adiskide zaitezte. (Oiñaz-ek ustekabean hartzen du Ganboa eta izugarrizko kolpeak ematen dizkio ezpataz. Ganboak, hasieran, eskutoarekin eta armadurarekin gelditzen ditu kolpeak. Azkenez, oihu izugarria botatzen du.) MUNDU MUNDUAN (I) (Ikuskizun honetan Arestiren Mundu Munduan nobela-antzezlanaren laburpen antzeko bat aurkezten da. Jatorrizko bertsioa espektakulo honetan luzeegia zitekeelarik, hiru zatitan banatzen da obraren pasarte esanguratsuenekin) JOKO ARRISKUTSUAK Petri Motz. Nire aitonak azken karlistadan burrukatu zuen. Eztebe. Euskaldunen alde ala gaztelarren alde? Petri Motz. Ez dakit. Txapel gorria omen zeraman. Josepe. Orduan oiloen alde burrukatu zuen. Oilar baten antza edukiko zuen. Petri Motz. Zure aitonak ahate bat zirudien. Zure aitak kuku bat eta zuk sagu bat. Josepe. Muturrak apurtu behar dizkizut. Petri Motz. Zuk niri? Josepe. Bai. Petri Motz. Ze eskurekin? Ezkerrekoarekin, eskumakoarekin ala erdikoarekin? Josepe. Zuk ez duzu indarrik! Petri Motz. Zure etxean karabantzu ustelak jaten dituzue. Josepe. Eta zurean eztiaren ordez, kaka. Petri Motz. Zurean arnoaren ordez, txiza. Eztebe. Elkar jo nahi baduzue, ni izanen naiz juez. (bi neskato agertzen dira) Eztebe. Joka dezagun! Joana. Aitamak izan gaitezen Josepe. Aspergarria da joko hori! Tereza. Egarri naiz! Josepe. Nik esan dezadan jokuan eginen dugu! Petri Motz. Nik ez. Josepe. Orduan ez duzu gurekin jokatuko. Petri Motz. Nahi dudanarekin .jokatuko dut. Josepe. Bai zera! Tereza. Egarri naiz! Joana. Bazkari gezurrezkoak egin ditzagun! Petri Motz. Ez Eztebe. Ez. Josepe. Aspergarria da joko hori. Joana. Eta merkatura doazen neskameak? Josepe. Aspergarria da joko hori. Joana. Niri gustatzen zait. Josepe. Zuk ez dakizu ezer. Joana. Motza zara zu, Josepe itsusi hori. Petri baino motzago. Ez zaitut maite. Tereza. Egarri naiz. Josepe. Zu sorgin bat zara. Joana. (negarrez) Eta zu txakur itsusi bat! Josepe. Negar egizu, zurekin ez bait naiz ezkonduko! Joana. Eta nork esan dizu zurekin ezkondu nahi dudala? Josepe. Txoritxo batek, baina zurekin ez naiz ezkonduko. Negar egizu! Eztebe. Bakean utziozu nere arrebari! Bestela... Tereza. Egarri naiz! Josepe. Bestela? Eztebe. Etxera joanen gara. Joana. Eta bakarrik utziko zaitugu. Petri Motz. Joka dezagun! Josepe. Ez zait orain joko berririk bururatzen...Lapurrak eta goardiak? Petri Motz. Ez. Josepe. Piratak? Eztebe. Ez. Petri Motz. Ez. Josepe. Indioak eta blankoak orduan. Ni indio buruzagia izanen naiz, Zezen Adarduna. Eztebe nere gerra gizona izanen da, eta Tereza eta Joana gure herria izanen dira Petri Motz. Eta ni? Josepe. Zu...Bufalo Bill. Preso hartuko zaitugu eta buruko biloak ebakiko dizkizut, arbola bati loturik zauden bitartean. Petri Motz. Ez dut nahi! Josepe. Baina zergatik? Petri Motz. Ez dut nahi. Tereza. Egarri naiz. Josepe. Espainiako historian bezala gertatuko da guztia. Ni Nafarroako erregea izanen naiz. Petri Motz. Zergatik zu? Eztebe. Gauza atsegin eta polit guztiak tokatzen zaizkizu beti. Josepe. Joko honek beste izen bat du. Petri Motz. Zein da? Josepe. Erregea eta borreroa. Gainera kalifa bat dago. Kordobako kalifa turkoa. Ni erregea izanen naiz Eztebe. Baina Zergatik? Josepe. Bestela ez dudalako joku hau esplikatuko. Nire jokua da, nik asmatu dut. Erregea ni izanen naiz, bestela beste joku politago bat asma zazue zuek! Joana. Konforme. Baina gu neskok, zer izanen gara? Josepe. Kalifaren emazte biak. Zuen izenak Fatima eta Zoraida izanen dira. Joana. Gizonek emazte bana dute. Tereza. Egarri naiz. Josepe. Baina turkoek ehuna emazte dute. Hola entzun diot nire osabari. Bera Arabiako negro beltzekin bizi izan zen behin, eta nola ez du jakingo? Joana. Eta zer eginen dugu? Josepe. Ba... ni erregea izanen naiz, eta zuek kalifaren emazteak. Petri borreroa eta Eztebe kalifa...edo aldrebes. Petri Motz. Nola erabakiko dugu hori? Eztebe. Nor libertituko da gehien? Josepe. Harri bana har ezazue eta urrutien botatzen duena, hura izanen da kalifa, eta bestea borreroa. Petri Motz. Bota zeuk! Eztebe. Ez zeuk! Petri Motz. Orduan biok batera. Eztebe. (Petri Motz beranduago jaurtitzen du harria) Trampa! Trampa egin duzu! Petri Motz. Neuk irabazi dut! Eztebe. Ez, neuk. Nire harria zurea baino hurrunago joan da. Petri Motz. Gezurra! Nirea joan da hurrunago. Eztebe. Gezurra zeuk diozu. Petri Motz. Noren harria joan da hurrunago, Josepe? Josepe. Zurea, Petri. Eztebe. Gezurra da! Neurea. Ez da hala Tereza? Zuk zer diozu? Tereza. Egarri naiz. Eztebe. Noren harria joan da hurrunago, Joana? Joana. Petrirena. Eztebe. Berdin. Petri kalifa izan dadila. Ni borreroa izatearekin franko libertituko naiz. Josepe. Lehenbizi, zuen zapata lokarriak kenduko dituzue eta haiekin soka luze bat eginen dugu. Joana. Zein polita! Borreroaren seinale izango da hori, ez da, Josepe? Josepe. Ez. Soka lodi horrekin Kordobako Kalifa Turkoari eskuak lotuko dizkiogu. Tereza. Egarri naiz. Joana. Eta orain? Petri Motz. Gogorregi lotu nauzue. Min egiten didate kordelek! Josepe. Honela ez zara eskapatuko. Eztebe. Eta zer eginen dugu orain? Josepe. Judizioa. Nik, Nafarroako Errege Antxo Nagusiak, Jainkoaren graziak ematen didan potereaz beztiturik, Kordobako Kalifa Miramamolin turko negro beltz kobardea, Toledoko gatazkalekuan preso hartu dudana, justiziaz juzgatuko dut. Tereza. Egarri naiz. Josepe. Eta haren bidegabe guztiak ikusirik, kristau elizak ugari erre dituela ikusirik, monjak eta fraileak hil dituela ikusirik, kalizak eta santu aberatsak ebatsi dituela ikusirik, hiltzera kondenatzen dut. Fatima eta Zoraida, haren emazteak, Naxerako komentu batetan sartuko dira moja, Kristoren fedea besarkatu dezaten arte. Gero, nire semeekin ezkonduko dira, hain lore ederrak ezin gal ditezke alferrean. Joana. Zein ederra! Tereza. Egarri naiz. Josepe. Orain hil dezagun. Zuk, Miramamolin negro madarikatua, hil baino lehen ezer esan nahi duzu? Esker hau egiten dizugu. Petri Motz. Bai, zerbait esan nahi dut. Josepe. Esazu bada, hemendik Iruiñera oso bide luzea baita. Petri Motz. Zu, Nafarroako errege Antxo poterosoa, nire emazte Fatimarekin ezkonduko zara, baina gero nire emazte Zoraidaz enamoratuko zara. Kristauek emazte bana besterik ezin dukezuen bezala, kalterik franko etorriko zaizu hortik. Zure emazte lijitoak zuregandik alde egingo du, eta azkenean Zoraidaren sabelean zure eskuek hazirikako umetxoa hilen duzu, baita Zoraida bera ere, baina azken finean haren eta zure kulpak pagatuko dituzu. Hauek dira Miramolin profetaren hitzak. Hilobitik irtenen du nere arimak eta mundutik penatu eta erratu eginen da hitz hauek kunpli daitezen arte. Joana. Ene, Petri! Zein ederki! Tereza. Egarri naiz. Josepe. Zure azken borondatea hala kumpli bedi! Orain hil dezagun! Borreroa, nire sententzia kumpli bedi! Eztebe. Barka zaidazu, Miramamolin Kalifa indartsua, baina ni borrero triste bat besterik ez naiz eta nire erregeari obeditu behar diot. (Umeek Petri harrapatu eta amildegi batetik behera jaurtiko dute) (OFF) Ume denporan gauza zantarrik begiak etxok ikusten Neska mutiko eder guztiak Izen polita jeukien Iñok munduan erru bapere Etxok egungo arkituten Zantarkeria etxajoakun Begietan agertuten Tereza. Egarri naiz. Joana. Josepe..... Josepe. Bai? Joana. Joko hori ez zait gustatu. Josepe. Zergatik? Joana. Deiadar izugarri hori... Tereza. Egarri naiz. Joana. Benetan hil dugu Petri? Josepe. Miramolin hil dugu Joana. Baina Miramolin Petri Motz zen. Josepe. Txatxala! Hil, nagusiak egiten dira. Haurrak zerura joaten gara. (Pederasta bat agertzen da arbolartean) Pederasta. Ez zaitezte bildur. Zuen laguna naiz ni. Aurpegi horiek alai itzazue. Karamelo bana nahi duzue? Joana. Zer nahi duzu? Pederasta. Zuekin jokatzen uzten didazue? Haurren jokuak asko gustatzen zaizkit. Haurrak ere asko gustatzen zaizkit. (Terezari) Nola duzu izena? Zer, mihia jan dizu katuak? Tereza Egarri naiz. Pederasta. Herrira itzultzen zarenean, baso limoi-ur freskoa edan zazu. Zertaz eros eduki dezazun, har zazu txakur handi bat. Baina zuek neskak, oso tristerik zaudete. Zergatik? Joana. Miramamolin hil da, baina Josepek haurrak zerura joaten garela dioen bezala, Petri ez da hil. Pederasta. Eta nor da Josepe? Josepe. Neu naiz. Pederasta. Eta zergatik hil duzue Miramamolin? Eztebe. Jokatzen geunden. Kristauak eta turkoak. Edo erregea eta borreroa. Baina azkenean ez da joko polita izan. Petri zerura joan da. Pederasta. Ez da egia izanen. Eta non dago Petri hori? Josepe. Zeruan Joana. Ez. Zilo horretan dago. Eta hil baldin ez bada, zergatik ez da hortik irteten? Pederasta. Zilo horretan? Amildegi horretan? (Bertara hurbiltzen da) Ene! Alafede! Zeruko Jauna! Mutiko urrikariari burua apurtu zaio! Baina zer egin duzuen badakizue? Eztebe. Guk ez dugu ezer egin, Jauna. Pederasta. Zer? Josepe. Zuk egin duzu! Pederasta. Itxaron apurtxu batean, horrera bait noa! Eztebe. Petri zuk hil duzula esanen diogu mundu guztiari. Pederasta. Harrapatzen bazaituet...! Josepe. Gizon errenak hil du Petri! Eztebe. Karameloak eman zizkigun gizonak hil du Petri! Joana. Haurrak gustatzen zaizkion gizonak hil du Petri! Pederasta. Zeruko Jauna! Sekula ez dut holakorik ikusi! Haurrak animalia basatiak baino basatiagoak dira. Nork sinets lezake holakorik? Nire denborako urteetan ez natzaio jadanik egungo ere haur bati hurbilduko, Aingeru serafin bat baino politagoa baldin bada ere. Teatro Testuak Maskarada 15. ALDATZ BEHERA 16. NI ETA NIK DIODANA 17. KONTADORE ETA POETA 18. BULEGARIA (1)19. ZORROTZAKO PORTUAN 111ALDARRIKA 10. MALDIZIO BETIKOA 11 MUNDU MUNDUAN (II) 11(Tabernan) Hemendik aurrera Aresti-pertsonaiarenak izango diren ezaugarriez jantzitako aktore bat agertzen da eta bertsoak kantatzeari ekiten dio.) ALDATZ BEHERA Urteak dira egon naizela Deadar eta aldarrika Euskal jendeak ez badu ere Izan neure beharrika Aldatz behera arin bateanBalantza eta korrika Beti neketan trazatu nuen Haserrearen karrika Horregatikan merezia dut Hil nazatela harrika NI ETA NIK DIODANA (Arestiren itxurako aktore ezberdinak esanda) Herri honek ez nau ni kantore. Madarikatu nau. Ene kantagaiez aspertu da eta ukatzen nau. Ezer ez naiz, ez naiz ezer ezpada naizena. Ni naiz naizena, bai, naizena, ez eznaizena. Esan dut egia. Zigortu naute. Eta ez dut damu. Ez naiz filologoa. Bakarrik kontadore poeta, Euskarak zoratu bat Beti esanen dut egia. Nire ahotik ezta hitzik aterako egia eztenik. Ezpainak apurtuko zaizkit, hortzak eroriko zaizkit, mihina ebakiko didate, baina nik ez dut gezurrik esanen. Ezer ez naiz, ez naiz ezer ezpada naizena. Ni naiz naizena, bai, naizena, ez eznaizena. Kristozalea naiz, bera gerra ekartzera etorri baitzen eta bakeak Euskarari kalte egiten baitio. Esanen dute hau poesia eztela. Baina nik esanen diet poesia mailu bat dela. Nire poesia oso merkea da. Herriaren ahotik hartu nuen debalde eta debalde ematen diot herriaren belarriari. Hemen dago gizona, paper honetan dago, nago. Nire hitza gizonaren parekoa izanen da. Ez ezakezue poetarik asesina! Ez ezakezue gizonaren ahoa tapa! Ez ezakezue larrosarik bortxa! Ez ezakezue Euskal mutilik desakra! (Itxura berberako beste aktore batek) Ez ezakezue Arestirengandik onik esan!! Eta hau da, bai eta ez, orain eta beti eta lehen, nik diodana, ez naizena eta isiltzen dudana nire pentsamentuen graziaz eta birtutez. Bai, naizena. Diodana. KONTADORE ETA POETA (Azkenengo aktore berberak) Erdal eskolan ez baitzeutaten lizentzirikan eman, euskal eskola debekatuan hartu nuen hehar zena: Euskal Herria, Mundu Munduan, Justizia Txistulari...... Honela, lizentziatuaren gradua alkanzaturik, etxera alaben ogia manera prestu batean ekar nezan. Baina alferrik izan da ene ahalegina, munduak ezpaitu poetarik nahi, eta kontadurian barrena sarturik, bertara bortxaturik, ez dut izan nahi kontadore eta poeta batera. Horregatik, su haundi batean, neure lizentziak, neure botereak erretzen ditut. Gizon libre bat izatea ez baitaute permititu, izan nadin, behintzat, animalia zoriontsu bat. (Geldi-geldirik geratzen da aktore hau eta beste bat agertzen da: bulegaria.) BULEGARIA (1) Bulegaria.- Kontu-liburuetan idatziriko numero bakoitzagatik bertso bateko puntu bat modutzen dut. Minutu bakoitzean numero bi eskribitzen ditut, beraz, puntu bi nire paperetan. Nola orduak hirurogei minutu dituen, 120 puntu eskribitzen ditut ordu bakoitzean eta egunean 1440 puntu. Urtean 300 egun egiten dut lan; horregatik urtean 432.000 puntu eskribitzen ditut. Urteak .joan eta urteak etorri 50 urte beteko ditut of'izinan Honela nire bizitzan 14.256.000 puntu eskribituko ditut.Puntu guztiak launaka bilduko ditut bertsoetan, bertsoak ehunaka kantuetan, kantuak hamarnaka liburuetan. Honela nire bizitzan 3.584 liburu idatziko ditut. (Bulegoko ugazaba agertzen da eta erreierta egiten dio) Ugazaba.- Jakin dut nola dagoen gure artean pizti hamorratu bat, ama zantar batek sorturiko hilobi formagabe bat, bertsoak eskribitzeko ausartzia hartzen duena. Aresti (geldirik zegoen aktorea).- Ez, ez, ez nago konforme. ENTZUN NAHI DIDANARI...esan behar diot ez nagoela konforme....nire protesta presentatu behar dudala, gizonaren alde nagoela. Nik ez dut gauzarik asmatzen. Diodana egia da eta ez naiz taktikazalea. Euskara Bilboko portuan ikasi dut, urdaiazpiko frijitua jaten nuenean, kafesne koñakatua edaten nuenean. Seguru nago gizona ere nire alde dagoela. Eta inork entzun nahi ez badit, berdin dit!, esanen diot hiriari, izarrari, zeruari.... (Eszenatokitik irteten da eta off-ean entzuten da: ZORROTZAKO PORTUAN ALDARRIKA Aleman barkua atrakatu da Zorrotzan. Zimentua dakar, ehun kiloko sakuetan. Bienbitartean, Anton eta Gilen zeuden zerrarekin tronko ura erdibitzen sokarekin.... eztago kablerik.... Bestela.... Tira eta tira. Orain Anton, gero Gilen, ez naiz hilen, Gilen. Hemen euskeraz eta han erderaz. Birau egiten zuten. Oker bideak ez paidaki mintzairarik, berdin tratatzen baitu erdalduna eta euskalduna. Arbolaren neurriak hartu nituen. Antiojuak bustitzen zitzaizkidan. (Amak gauean pentsatuko zuen errekara erori nintzela) Eta esan nuen: Beti paratuko naiz gizonaren alde. Gilen. Anton. (Off-a amaitatzean Oskorri hasten da jotzen) MALDIZIO BETIKOA (Bartzelonako estudianteei) Zuei, Bartzelonako euskaldun Unibertsidade mutilok, Egian dioxuet, Zuen artetik batek Baldin eta esplotatzen badu, Hemendik hamar edo hiru urtera, Beraren anaia Obrero Edo kondadorea Hori, Zuen arteko hori Nire maldiziorik borobilenarekin Hornituko dudala Sikula-sikulorum Mundu honetako Puta Semerik Semeena Bezala. MUNDU MUNDUAN (II) TABERNA Hernando.- Egun on, Tereza. Ongi egin duzu lo? Tereza.- Gaur ez. Hernando.- Zer gertatzen zaizu, bada? Tereza.- Nire problemak dauzkat. Hernando.- Lo-galeak kentzen badizkizute, handiak izanen dira. Tereza.- Ez dizu inporta. Hernando.- Konta zaidazu, arren. Tereza.- Zer? Hernando.- Gertatzen zaizuna. Tereza.- Jangela garbitu behar dut. Ugazaba, bestela, nirekin hasarratuko da. Hernando.- Lagundu eginen dizut, arinago buka dezazun.(...) Noiz ezkonduko zara? Tereza.- Norekin ez daukat. Hernando.- Bai, badaukazu. Tereza.- Bai? Hernando.- Nirekin ezkon zaitez. Tereza.- Eta zer eskeiniko didazu trukean? Etxola bat Oilarganen? Hernando.- Dirua irabazten jakinen dut. Tereza.- Eta ikasten duzun bitartean, nola mantenduko nauzu? Zu bizi zaren etxola hori zure jabetasuneko balitz, sikeran ere...baina alokatua zaude bertan. Hernando.- Ostatu berria topatu dut Kantarranasen. Tereza.- Zartaginak esan zion pertzari... Hernando.- Gainera bi enplegu berri eskeini dizkidate... Tereza.- Bata Bizkaiko Banketxean zuzendari eta bestea Apezkiku jaunaren ondasunen kontadore, ez da? Hernando.- Ez da hainbesterako baina dexente xamarrak dira biak. Tereza.- Eta zer dira? Hernando.- Bata Arriagako kafetetxean zapata-garbitzaile. Tereza.- Bai etorkizun oneko ofizioa! Eta bestea? Hernando.- Andere dotoreen etxe baten atezai. Hau ez da nire atseginekoa, mozkorti askorekin tratatu beharko bait nuke, baina uniformea pagatuko didate. Honela nire lanorduetan ez dut nire arroparik gastatuko. Tereza.- Eta uniformea, ze klasetakoa izanen da, almirantearena ala abiaziako jeneralarena? Hernando.- Ez dakit, baina oso dotorea. Bixerako txanoa eta guzti. Tereza.- Hernando, entzuidazu; nik asko estimatzen zaitut, baina zu zu ez zara gizon aproposa. Leitzen ere ez dakizu. Zurekin ez naiz sekula ezkonduko! Hernando.- Orduan sabelean daramazun haurrari nola bilatuko diozu aita bat? Tereza.- Zantarra! Zakarra! Zipristina! Sugearen mihia! Zapoaren ahoa! Nundik atera duzu zuk hori, irain likits hori? Zertarako asmatzen duzu gezur zikin eta ezain hori? Bilagua! Doilorra! Etoia! Hernando.- Egia da. Ongi dakizu. Nolazko tripa daukazun ikusi besterik dago. Ez nago itsurik. Trebea izan zara, Tereza, zure ernaria hain ongi ezkutatzeko. Zure gerri ezurrak apurtu behar izan dituzu kortsetearen indarrez. Haurra itorik jaiotzen ez baldin bada, miraria izanen da. Tereza.- Hobe hilik jaiotzen bada, eta hobe haurra egiten dudanean nik ere harekin arima entregatzen badut. Hobe, bai, hobe izanen da niretzat eta haurrarentzat. Hernando.- Trankil zaitez, Tereza. Tereza.- Batzuek oro daukate eta beste asko ez gara gorputzaren jabe ere. Gaur egunean ohorea eta dirua batera doaz. Zer izanen da nitaz? Hernando.- Non dago beraren aita? Tereza.- Ez dizut esanen. Hernando.- Badakit, Tereza, Tereza.- Ez dakizu. Hernando.- Lehen esan dizut, Tereza, itsurik ez nagoela. Zer pentsatzen duzu? Ez dudala milatan gure ugazabaren seme maitea zure gelan sartzen sentitu? Milatan hilen nuen nire esku biluziekin! Baina itxaroten jakin dut eta azkenean nire orduak jo du! Tereza.- Horrekin zer esan nahi duzu? Hernando.- Gure ugazabaren semea ezkondurik dagoela. Joseperen egoera larria da. Emaztea enteratzen baldin bada, ez du aurrerantzean bizimodu trankilik edukiko. Aita ere lege zaharrekoa da, eta gaurko gazteria zoroaren bekatuok ez ditu begi onekin ikusten. Joseperekin entendituko gara. Besteekin konponketarik ez dago. Guk gurea salbatuko dugu eta Josepek ere berea salbatuko du. Tereza.- Baina zergatik diozu "gu", Hernando? Hau ez da zure gauza! Hernando.- Seguru zaude? Begira, zure haurra aitarik gabe jaiotzen baldin bada, beraren aita nor den mundu guztiak jakinen du. Orduko eskandaloa ez da munduko diru guztiarekin isilduko. Tereza.- Eta? Hernando.- Senar bat bilatu behar duzu lehenbait-lehen. Eta senar horren papera jokatzeko, ni baino egokiagorik nor aurkituko duzu? Tereza.- Joan zaitez ilargira! Hernando.- Ni baino senar leialagorik ez duzu inon kausituko, Tereza. Tereza.- Munduko gizonik azkena bazina ez nintzake zurekin ere ezkonduko. Aker bati entregatuko nioke nire gorputza zuri baino lehen. Entzuten duzu? Aker bati. Hernando.- Tereza! (Josepe sartzen da) Josepe.- Zer gertatzen da hemen? Hernando.- Zure gauzak konpontzen gaude. Josepe.- Eta niri konpontzen uzten badizkidazu, zer deritzazu? Hernando.- Guztien kontentuko konponketa bat bilatuko duzula, bai. Josepe.- Orain, beraz, goiko jantokira. Hernando.- Bai, jauna. (badoa) Josepe.- Hernandok esan duen guztia entzun dut, Tereza. Tereza.- Bai, Josepe? Josepe.- Ez didazu esan haur bat izanen duzula. Tereza.- Lotsa nintzen. Josepe.- Ez da nirea izanen?. Tereza.- Zeu zaitu aita, Josepe. Josepe.- Nirekin baino beste inorekin traturik izan ez duzula esanen didazu? Tereza.- Ongi dakizu. Ez dakit nola horren gainean dudarik egin dezakezun. Josepe.- Bati entregatzen zaiona, askori entrega lekidioke. Leialtasunik ez didazu zinegin. Nik ez zaitut inoiz enganatu. Tereza.- Eta maitatzen ninduzula, zergatik esaten zenidan niri, beraz? Josepe.- Maitatzen zintudan orduan, eta maitatzen zaitut orain ere, Tereza. Tereza.- Baina nola esan dezakezu hori? Beraz, zergatik beste batekin ezkondu zinen zu, Josepe? Josepe.- Utz dezagun hori! Nire aitak ez dauka zergatik gure amodioaz entera. Nire emazteak hau jakiten baldin badu, nirekin apurtuko du, batez ere orain, bigarren haur batez erditzeko puntuan dagoela. Tereza.- Eta zer? Josepe.- Senar bat bilatu behar dugu. Tereza.- Ez, Josepe, ez naiz ezkonduko. Mutxurdin geratuko naiz Josepe.- Eta zer nahi duzu? Tereza.- Zure emazteagandik separa zaitez. Zuk zure izenean nahikoa diru eduki behar duzu. Diru horrekin taberna on bat jarriko dugu Donostian. Josepe.- Zure amodioa zergatik saldu nahi duzu? Tereza.- Nire azken hitza da, Josepe. Esaidazu: bai ala ez. Josepe.- Ez Tereza.- Zer eginen dudan ez dakit. Errekara jaurtikiko dut nere burua. Honela ez dut desonra hau sufrituko. Josepe.- Holakorik ez duzu sekula eginen. Hernando! Hernando.- (Behetik) Bai, jauna? Josepe.- Tereza, entzuidazu. Ezkondu eginen zara. Hernandorekin. Hernandok hain ongi esan duen bezala, beste konponketarik ez dago. Orain gora igoko zara, Hernandorekin mintzatu behar bait dut. Tereza.- Zuk zernahi esanen duzu, baina ni ez naiz ez Hernandorekin ez beste inorekin ezkonduko. Josepe.- Joan zaitez gorantza: Tereza.- Maitatu zaitut orain artean, Josepe, baina orain ez zaitut maitatzen, higuindu egiten zaitut. Zu higuintzen zaitut, eta zure aurpegia, eta zure izena, eta zure oroitzapen madarikatua. Eta zure etxea higuintzen dut, eta zure emaztea, eta andre horrekin eduki dituzun haurrak. Zurekin ohean igaran ditudan gauak higuintzen ditut, eta zu gabe igaran ditudan egunak, eta zu ezagutu zintudan eguna eta ni jaio nintzen eguna. Nire denporako egun eta gau guztiak higuintzen ditut, eta zuk eman didazun haurra, eta emanen ez didazun senarra. Eta batez ere nire burua higuintzen dut. Madarikatuak izan gaitezen biok. Zu, eta ni, eta mundua, eta jainkoa, amen! Josepe.- (Hernandori) Andreak honelakoak dira. Kasorik ez zaie egin behar, bestela galdurik gaude gizonak. Hernando.- Bai, jauna. Josepe.- Zu, Hernando, non bizi zara? Hernando.- Oilarganeko etxola batean, jauna. Josepe.- Aurrerantzean Santutxuko bizileku eder hatean biziko zara. Lau gela, eskaratza eta komun dotorea. Hernando.- Oso ederki, jauna. Josepe.- Taberna bat jarri nahi dut Santutxun Hernando.- Banekien, jauna. Josepe.- Haren kargoa eramanen duzu. Hernando.- Bai, jauna. Josepe.- Irabaziak erdi bana Hernando.- Ederki, jauna. Josepe.- Terezarekin ezkonduko zara. Hernando.- Zuk atsegin baduzu, bai jauna. Josepe.- Ze kondiziotan badakizu? Hernando.- Nahi dituzun kondiziotan, jauna. Josepe.- Zure etxe berrian niretzako logela bat egonen da. Hernando.- Bai jauna. Josepe.- Gastuak erdi bana. Hernando.- Ederki, jauna. Josepe.- Ongi konpreniturik dago? Hernando.- Bai, jauna. Josepe.- Konforme, beraz, Hernando? Hernando.- Akort, jauna. Josepe.- Zaldunaren hitza? Hernando.- Bizkaitarraren hitza. Josepe.- Trato hau jerez zuri kopatxo batekin ospatu bahar dugu. Zer duzu nahiago, Tio Pepe, La Ina ala La Guita? Hernando.- Barka zazu, jauna, baina ez duzu errearen usainik egiten? Josepe.- Bai... Hernando.- Behetik dator usaina... Josepe.- Su-hiltzaileei dei zaiezu, Hernando. (Terezari) Ze demonio egin duzu zoro horrek? Etxe guztia erre duzu, sorgin madarikatua! Hil eginen zaitut! (Josepe badoa Tereza lurrean jipoiturik utzita). Teatro Testuak Maskarada 12. EMAZURTZ 13. LA CONCORDIA 14. ZEREN ESPEROAN DAGO 15. BULEGARIA (2) 16. LAUGARRENEZ NEREA 17. BILBAOKO KALEAK 18. EUSKALTZAINDIAN 19. MUNDU MUNDUAN (III) 111(Bihurrerarik ez duen ordua)20. OSKORRI 21. BULEGARIA (3) 22. HERIOTZA 111Kexa eta promesa 111Esan eta esanen dudana 23. OMENALDIA 111Nire Aitaren Etxea 24. AZKEN HITZALDIA 25. KAIO LUMA ZIKINA Oskorriren Emazurtz kanta entzuten da) EMAZURTZ Emazurtz jaio hintzen Lurraren erdira, pobreen esperantzak benetan zer dira? Ama urrikariak hala zinan erran, esperantza guztiak hil zirela gerran. Baina inoren zorrik Ez dun ordainduko, Eure etorkizunak Ditun apainduko.Sufritua giauden hamaika gosete, ez genian sabela alimentuz bete; beti gau eta egun gogorrik lanean Jornal benetan pobre Baten afanea Ezkondu hintzenean bost gona hituen, bi bahituan jarri bi saldu hintuen soinean dunan hori diagon zaharra berriak erosteko esperantza txarra. Haurtxo bat sabelean Beste bat besoan, Senarra erbestean, Artoa hauzoan Hiru hilendi kentsu Suaren ondoan Beste argirik ez dun Hiretzat munduan. Hi haiz euskal herria, Herri nekatua. Inork ezagutzen du Hire bekatua? Baina inoren zorrik ez dun ordainduko, heure etorkizunak ditun apainduko. LA CONCORDIA (Kafetegi batetan. Gabriel mahai batetan. Beste batetan polizia bat eta hirugarren batean, atzez jezarrita dagoen bat) (Cosme Turriedas eta Blas de Otero sartzen dira) Cosme.- Mira, ahí está. Blas.- ¡Hola, Gabriel! Perdona el retraso. Nos hemos entretenido en casa de Luisa. Gabriel.- No tiene importancia. Aquí se está a gusto. ¡Sentaos! Cosme.- Tú en cambio siempre tan puntual. ¿Has pedido algo? Gabriel.- No, todavía no; está esto muy concurrido hoy. Blas.- Bien, cuéntanos. ¿Qué tal va tu libro? ¿Has conseguido el dinero para publicarlo? Gabriel.- ¿El dinero? Por supuesto que no. Pero no es ese el problema mayor en estos momentos. Cosme.- ¿Cuál es, entonces? Gabriel.- La censura. No me dejan publicar más de la mitad de los poemas. Blas.- Siempre igual. Estamos condenados a escribir entre líneas. Gabriel.- Y tú Blas, ¿en qué estás trabajando? Blas.- Estoy completando mi próximo libro. Creo que causará si no sensación sí sorpresa. Te lo tengo que pasar, me interesa mucho tu opinión. Cosme.- Yo lo he leído. Son unos poemas maravillosos. Kamareroa.- ¿Qué van a tomar? Cosme.- Yo un vaso de leche caliente. Tengo irritada la garganta. Blas.- Para mí una cerveza. Kamareroa.- ¿Y usted? Gabriel.- Ah..., si. Yo... un Benedictine. Cosme.- Cada vez que vengo a Bilbao, todo..., estas calles, este cielo, esta fina lluvia inexorable, me recuerdan a ese bello poema tuyo: Llueve en Bilbao, llueve, llueve, llueve Livianamente, emborronando el aire, Las oscuras fachadas y las débiles Lomas de Archanda, mansamente llueve. Blas.- Por cierto, ¿sabes ese del viajante que viene a Bilbao y al quinceavo día de lluvia ininterrumpida, le pregunta a un chaval... "Oye, ¿Es que en Bilbao siempre llueve?" Y el niño le contesta: "No sé, yo sólo tengo siete años." (risas) Oye ¿os habéis fijado en ese de ahí? No deja de mirarnos. Gabriel.- Sí, ya me había dado cuenta. Lleva así más de un cuarto de hora. Cosme.- Es verdad. ¡Mírale qué descarado! Blas.- Este no se preocupa mucho de guardar las apariencias. No tiene mucho futuro como actor. Cosme.- (ahotsa aldatuz, poliziak ere entzun dezan) Pues sí, efectivamente, parece que va a seguir lloviendo. Está muy gris esta tarde. Blas.- Cosme, ¿por qué no nos recitas algo... apropiado para la ocasión? Cosme.- (Cosmek ozenki hitzegiten du berriro ere) Buena idea! Con su permiso recitaré una poesía para la gran mayoría: Cuántas veces el genio así duerme En el fondo del alma Y una voz como de Lázaro Espera que le diga: Levántate y anda! (Polizia altxatu eta alde egiten du besteen barreak sor eraziaz) (Orain arte mahai batetan eserita egon den gizona haiengana hurbildu egiten da) Pedro.- ¿Señor Cosme Turriedas? Cosme.- Servidor. Pedro.- Pedro Luque. ¿No me recuerda? Nos presentaron hace un año en el recital que ofreció aquí en Bilbao. Cosme.- A, sí. Usted era periodista, ¿no es así? Pedro.- Bien... aspirante. Cosme.- Pues mira, me encuentras entre poetas. Te los presentaré: aquí Blas de Otero. Pedro.- ¡Blas de Otero! Encantado de conocerle. Sigo y admiro su obra desde hace años. Incluso estaba pensando hacer un trabajo sobre ella. Blas.- Muchas gracias por su interés. Cosme.- Y este es Gabriel Aresti. Escribe poesía en vascuence. Pedro.- ¿En vascuence? ¡Poesía en vascuence! Aresti.- ¿Le parece extraño? Pedro.- Oh, no! Es muy... interesante. Será sin duda una poesía muy bucólica y pastoril. En fin, señor Otero. Encantado de haberle conocido. Espero que nos volvamos a ver de nuevo. Me gustaría hacerle una entrevista si fuera posible. Bien ahora les dejo... tengo trabajo. Blas.- Me temo que hemos topado con otro listillo. Cosme.- El muy estúpido... Vaya fauna que tenemos hoy aquí. Como esto siga así vamos a tener que trasladar la tertulia a otro café. Blas.- Bah! Mejor olvidarlo. Por cierto, Gabriel. Lo último que pasaste me gustó mucho. ¿Cuándo me vas a dar a leer más poemas tuyos? Traducciones, por supuesto; ya sabes que yo, lamentablemente no conozco el euskera. Ya me gustaría, pero... Deabrua.- (Deabru hau kamareroa bera da; Aresti ezik inor ez da bere presentziaz konturatzen, ez eta esaten duenaz jabetzen) Pobre Gabriel! Constructor de versos que no lee nadie. Estos que podrían entenderte no te pueden entender y los que podría leerte ni te leen ni te entienden. Blas.- Y dime... ¿Hay poetas modernistas y simbolistas en vascuence? Aresti.- Modernistas... Simbolistas... Pero si en la literatura vasca no hay más que curas. ¿.Qué tiene que ver Lizarraga con los simbolistas? ¿O qué carajo le importa a un aldeano de Lezama la poesía social? Deabrua.- ¿A donde vas con Ellioth y Nietzsche para un pueblo que sólo sabe de vacas? Aresti.- Además, ¿cómo se puede ser simbolista en una lengua que por no estar no está ni unificada? Yo todavía estoy en la gramática, en la declinación. Deabrua.- ¿A dónde vas, desgraciado? No seas tozudo, no seas terco. Fíjate, mira a Blas, habla en las universidades, viaja hasta por Rusia. En cambio tú, con tus árboles y tus piedras. ¿A dónde vas a ir con tus canciones toscas? Aresti.- ¡Cállate, maldito! (Deabrua badoa) (Off-ean "Maldan Behera" poesia entzuten da) Egun honetan nire gogoak utzi nahi baitu mendia, maldan behera doa aguro nire gorputz biluzia.Honera etorri baino leen ongi ezautu nuen herria; txiki-denporan eduki nuen han ene bizitegia.Ama maiteak emaro niri amaten zidan ditia: Maldan behera doa aguro nire gorputz biluzia. (Gizon bat sartzen da arnas estuka: Mujika) Mujika.- Supongo que no estáis enterados. Anoche se han llevado a Pepe a Mari y a varios más. Algunos amigos han ido a interesarse. Todavía siguen en Gordóniz. Cosme.- No es posible...Artistas! ¿Qué sentido tiene? Aresti.- En eso no se andan con muchas distinciones. Miren.- Ayer por la tarde estuve con Pepe. No sé, le vi preocupado. Mujika.- El asunto viene en cadena. Han detenido gente en la frontera. Parece ser que iban en busca del Socorro Rojo para sostener las huelgas de Asturias. Blas.- ¡Hay que hacer algo inmediatamente. Cosme.- Se podrían volver a editar grabados y poemas para recoger fondos Miren.- Debiéramos tomar contacto con los curas. Blas.- Es preciso intentar llegar hasta el gobernador, para que por lo menos el trato sea humanitario. Aresti.- Habrá que pagar multas o fianzas. Blas.- La tarea fundamental es mantener la huelga (Deabrua sartzen da) Deabrua.- ¿Qué vas a hacer, desdichado? ¿Tú no has tenido una madre que te recomendase huir de las malas compañías? Piénsatelo bien. Es un problema de decisión. ¡Príncipe errante por las almenas de tu castillo! Ser o no ser. Una cosa o la otra. ¿Quieres ser vasco? De acuerdo, allá tú. Pero vasco o rojo. ¿Vasco, poeta y comunista? ¿Qué clase de Santísima Trinidad es ésta? ¡Gabriel, Gabriel! No se puede servir a dos señores. O con Dios o conmigo. (Badoa) Mujika.- (Bere baitarako hitzegiten) Anoche Pepe vino a mi casa. No sé, estaba preocupado. Me pidió un sitio para pasar unos días, hasta que la cosa se aclarase un poco. Miramos todas las posibilidades entre los amigos, pero ninguna era demasiado segura. Mi casa es muy céntrica, ya sabéis... (Negarrez.) La verdad es que me dio miedo. Tuve de pronto un miedo horrible a verme complicado. Justo en el momento en que podía haber hecho algo sentí pánico a que me detuvieran. Lo siento, lo siento. Pero estoy seguro de que no podría soportar que me golpeasen. (Denak badoaz, Gabriel Aresti bakarrik geratzen delarik. Kamareroa, bizkitartean mahaiak garbitzen aritzen da.) (Oskorriren kanta entzuten da.) (Aresti mahai baten eserita idazten hasten da.) ZEREN ESPEROAN DAGO Zeren esperoan dago gure herria? Nondik etorriko zaio argi berria? Nola kenduko zaio lepotik uztarria? Noiz onartu behar du etorkizun berria? Noiz arte izateko da horren garbia? Zergatik jarraikitzen du maitagarria? Zer salbazio nahi du zerutik ekarria? Apainduko duena beretzat hilerria? Kamareroa bere lana amitzera doa. Arestiri mahia kentzen dio. Aresti altzatzen da eta ibiltzen hasten da bere kuadernoan idazten. BULEGARIA (2) (Aurreko bulegaria eta ugazaba berberak agertzen dira) Ugazaba.- Liburuak idazteko papera ofizinako horniduratik hartu duzu. Paper lodia da eta bakoitzak erreal bat balio du. Paper bakoitzean 5 bertso kabitzen zaizkizu. Poliki egiteko beste paper batzu sartu dituzu apaindura eta koloreekin. Honela, liburu bakoitzean 250 paper erabili duzu. Idatzi duzun liburu bakoitza 100 peseta kostatu zaio fabrikari, guztira 356.400 peseta. Ilean 3.000 peseta irabazten dituzu eta nola ofizinan egon zaren denboraren erdia bertsoak konpontzen egon zaren, zure liburuak kostatu zaizkio fabrikari 548.000 peseta, eta paperarekin 950.400 peseta. Diru hori apurka apurka ohostu beharrean kolpe bat egin bazenu automobil bat eta etxe bat Artekalen erosteko hainbeste edukiko zenuke. (Ugazaba badoa) Bulegaria.- Gehiegi idatzi dut. Hainbeste bertsoren artean ez ote da gauza baliogabe asko egongo? Nere liburu guztiekin beste handiago eta luzeago bat egingo dut. Liburuak launa hartuko ditut eta sobran dauden bertsoak kendurik, laurekin berri bat egingo dut. Geratzen direnekin beste hainbeste egingo dut eta 214 liburu geratu. Gero berriro, eta 13, eta azkenean hiru. Eta hiru hoiekin bat bakarra egingo dut. 3.584 liburuetatik bat bakarrik utziko dut eta 14.256.000 puntuetatik 7.263 sei puntutako bertso, guztira 43.596 puntu. (Aresti, eszena honetan izkina batetan geldirik egon dena, hitz egiten hasten da) Aresti.- Ene haurtzaroko egunetan / gose handiak / sufritu nituen, eta horregatik / egin nuen zin / ene haurrei ez zitzaiela / faltako, nik eduki ez / nuena. Eta hala nola / gose hargatik / madarikatu nuen/lur hau, ez nuke madarikatu nahi ukanen / hizkuntza hau / neure alaben goseagatik. LAUGARRENEZ NEREA kanta abesten du Oskorrik. Etorkizunaren aurrean hire ahizpei esaien, hik, tikia Zergatik etxean ez dagoen ogirik. Esaien, esaien Ogia erosten dela baina ez apirilik Edo hire aitaren honra. Zetazko boza. Erretenaren ondoko murmurio kantariak, Azal zaien nola bizi diren, existicen duten, Milaka esperantzarik gabeko gizon doilor, Diruak hamiltzen nerauenak. Baina egunak etorri behar din, agian bihar Eta orduan libertateak, neska ponposa, Soparekin kantatuko dizue euskaraz. Eta Gernikako arbola, oilareztaturik, gaur inork ezagucen ez duen hiloc hori, gaineko adarreragino beteko dun frutuz. BILBAOKO KALEAK (Aresti eszenatokian zehar ibiliz Bilbaoko diapositibak proiektatzen) Hemen Bilbao, hiri lokartua, loa dela medio nekez irabazitako bizitzea. Ilart-brinza bat ateracen da eta berehala eguzkiaren semeak garela ahacen zaigu. Hemen egunaren argia debekaturik dago. Karrika okerrok korritu nituen oparo, luzaro, emaro; hemen urratu ziren ene zapatak eta ene ametsak ere; hemen apurtu ziren ene frakak eta ene ilusioak ere. Bilbao honetan, Basurtutik Atxurira, ni ere izan nintzen behin, orain urte asko, herria, eta orain konturatu behar izan naiz ni.... Orain, plaza batean haur batzuk erderaz kantatzen ikusi ditudala: En un barranco de lobos / hay una fuente que mana sangre de los españoles / que murieron por. España. Hemen,askotan esan dut, ez dago herri bat. Hau da herri baten kontra altzatu eta zabaldutako hiria. Ni me lavo ni me peino / ni me pongo la mantilla hasta que venga mi novio / de la guerra de Melilla. Bilbaoko Kaleak, gora eta behera, errekatik mendira, batzuk artezak, gehienak zeiarrak, lurra estali da exez eta gizonez, gizonak leku batetik bestera eramateko makinez, bizioz eta bekatuz, karitatez eta kriminaz. Plaza biribilak, zumardi zabalak, zuek niri gogora ekartzen didazue nire asmo zaharra, behin egin nahi ukan nuen eta inoiz egin ez dudana. Autonomia, Adiskidetasuna, Bakea, Libertatea, Foruak, maitatu ditudan gauzak. Urkijo ministroa, Gordoki kardinalea, Egia generala, Arrikibar ekonomista, higuindu ditudan gizonak. Kaleak, kale mocak, kaleak hemendik, hortik, handik, edonundik. Gorbeiara joateko gutizia sortzen zait barrenean, bertan organizaceko euskararen salbazioa, baina hemen geracen naiz, kale arte honetan, milagro baten zai egunero bizarra kenceari uzteko naikoa kurajerik ez baitut. EUSKALTZAINDIAN (Euskaltzaindira heltzean batzar bat dago. Hasi baino lehen errezatzeari ekiten diote. Hori ikustean Aresti gelatik irteten da. Amaitzean abisua ematen diote. Sartzen da eta batzarra hasten da.) Lehendakaria.- Euskaltzain oso, ohorezko eta urgazle maiteok: Dakizuenez datorren urtean, 1968-an, hain zuzen ere, Euskaltzaindiaren urrezko eztaiak betetzen dira eta bidezkoa da gertakizun garrantzitsu hau behar bezala ospatzea. Gaurko batzarra, beraz, ospakizunon antolaketa dauka gai bakartzat. Batzarkideak: Nik uste jai handi bat antolatu behar dugula. Bai, bai, Arantzazun bertan. Goizean meza nagusia. Eguerdian bazkaria. Eta arratsaldean erromeria: bertsolariak, trikitritxa... Aresti.- Gureak guztiak dira jai egunak, eta astelehen egunak, noizko dira? Lanean aritzeko orduak ez al du gure atera jo? (deabruz maskaraturiko euskaltzain bat agertzen da) Deabrua.- Hona hemen barriro ere gure gazte sutsua. Eta.. jakin leike zein den orain egin behar dogun lana? Aresti.- Nik datorren urtean, euskera batuari buruzko Batzar Nagusia egitea proposatzen dut. Exigitzen dut. Deabrua.- Zertarako, zure zorioneko euskeranto hori asmatzeko? Aresti.- Literatur euskera bakar bat behar dugu, katalanen eredura. Hizkuntza batek ezin duke bizitza normal bat eraman erregela eta lege zehatz batzuei ez badago loturik. Deabrua.- Zenolako erregela edo arau? Hatxea sartzearena esaterako? H zatar horrek zikindutako zerori ez da gure euskeria. Aresti.- Zein da gure euskeria? Zeurea? Ez dago euskera bat, mila zatitan dago. Horrexegatik hiltzen zaigu. Deabrua.- Zeu ari zera hiltzen gure euskera. Lenengo H-a, eta orain C, Ch eta orrelakoak ibiltzen dituzu. Nai dezun moduban idazten eta itzegiten dezu zuk. Aresti.- Disciplina bat dagoenean, nik ere ametituko dut. Baina mesedez, disciplina hau guztiontzat izan dadila. Euskaltzaindiak dikta dezala eta aurreratuok betecen ez badugu, beraren alzotik despaxa gaitzala, baina disciplina hori beteko ez duten aceratuegiekin batera. Deabrua.- Gutxi eta Gaizki dakin gazte zoro batek ez digu guri erakutsiko euskeraz eiten. Aresti.- Bai, euskaltzaleen artean ni "guti eta gaizki dakiten" horietarikoa naiz. Kontzienzia honetara heldu naiz,beti bezala, ausarta naizelakotz: dakidana ez dakidanarekin konparatu dut. "Asko eta ongi dakitenek" ez dute konparatzen dakitena eta ez dakitena; eta hori gertatzen zaie zeren, baldin eta ondo badakite zer dakiten, zer ez dakiten ez baitakite. Eta orduan, asko eta ongi dakite.....dakitena. Guk, berriz, zer ez dakigun dakigunok, guti eta gaizki dakigula dakigu. Zorionez gauza hauetaz geu konturatzen gara. Zeren "asko eta ongi dakitenek" nahikoa dute bere zilborra kontenplatzeaz. Zorionez, euskararen etorkizuna, ez hoien, baina gure eskuetan dago. Deabrua.- Oixe bear genun!! Euskera euskaldunberrion eskutan. Aresti.- Zergatik ez? Euskaldun berriak primerako euskaldunak gara. Euskaldun jaiotzea kasualidade bat da, berdin jaio bailiteke erdaldun, eskimal, satero edo sagu-xar. Baina guk euskalduntasuna hautatu dugu; eta irabazi dugu. Euskera gurea da, geure bekokiko izerdiarekin irabazi dugu. Gu euskaldunak gara, eta ez kasualitate bategatik, gure borondatearen hautaera libre eta neketsu bategatik baizik. Deabrua.- Zure eskuak euskera zikindu baino ez dute eiten. Aitu dezue? Kasualidade, borondate, libre, kontenplatu, kontzientzia, erregela, disciplina...gure euskera erderatu nai digu horrek Aresti.- Euskeraren garbitasuna eztatza hitzen etimologian, ezpada jatortasunean eta dotorezian. Mesedez, ez dezagun euskerarekin antierdera bat egin. Deabrua.- Sabino Aranak erakutsi ziun,ondo asko erakutsi e, zer dan euskera garbiya.. Aresti.- Sabino Arana burjes bat zen. Burjesiak beti mezpretzatu du herri xehearen bizitze kulturala. Horregatik, Sabino Aranarentzat, orduan herriarengan hain bizirik zen hizkuntza, arbuiagarria eta higuingarria zen, eta beste bat asmatu behar ukan zuen euskeraren kalterako. (Batzarra apurtu egiten da. Denak doaz Arestiren atzetik, honek oihu egiten dien bitartean). Aresti.- Bai, españiolista omen naiz eta hori pekatu omen da Euskal Herrian. Hala baitabiltza Euskal Herriko asto guztiak arrantzaka: Aresti, puta-seme, españolista, marikoia, marxista, faltsoa!! Aresti.- Niri gizon gaizki portatuaren ofizioa jokatzen tokatu zait beti. horregatik asko gorrotatzen naute, edo ez naute maitatzen, behintzat. Beste batzuek "Amen, jauna" diotsate guztieri, eta honela ez dute inundikan ere etsaitasunik irabazten, edonun dirade ongi maitatuak eta preziatuak. Baina norbaitek kantatu behar ditu egiak, eta ofizio atsekabe hori, euskaltzaleen artean ofizioak partitu zirenean niri tokatu zitzaidan. Aresti.- Herri honek niri ez daut ezer eman, eta ezer hartu badiot: koplaren bat, ditxoren bat, aginka eta hatzaparka diot hartu. Herri honi neuk, honek dena (naizena) eman diot, eta ezer ukatu badiot nekez eta ezinbestean diot ukatu. Beste batzuoi, berriz, herri honek dena eman dautzue, hizkuntza (edo haren zatixka bat), bizibidea (euskararengatik alokairuan), eta zuek truken ez duzue ukan ezer eman. Baina hala ere, judizio jeneraleko orduak joko duenean, zuentzat absoluzio-eguna izanen da eta enetzat kondena. Aresti.- (lurrean, etsituta) Zergatik sartu ote nituen sudurrak hain kirats txarreko zer-egin honetan? Baina zergatik? Ez nintzen ni ederki bizi Bilbaoko hirian, gaztelaniaz, hispanidadean? MUNDU MUNDUAN (III) BIHURRERARIK EZ DUEN ORDUA (Eskenatokia argizariz beterik dago. Eztebe apaiza ikusten da sartzen eta belauniko jarriz errezatzen hasten da. Petri Motzen heriotzaren imaginak ikusten dira. Eztebe sufritzen ari da nabariro. Joana agertzen da eta ustekabean agurtzen du bere neba. Berau ikaratu egiten da). Eztebe.- Joana! Zu al zinen? Joana.- Bai. Oso zurbil zaude. Zer duzu, neba? Eztebe.- Ez da ezer... Ez da ezer... Zer moduz haurrak? Joana.- Badakizu... Lo, jan, negar, kaka eta txiza... Baina, Eztebe, zertarako esan didazu etortzeko? Eztebe.- Begira, aspaldi honetan gure familiari gertatutakoak ez dio nere buruari deskantsurik ematen. Josepe zure senarraren taberna suak janda, Terezaren haur jaiogabea hilik, Tereza bera ere hilzorian eta Josepe, bere etxetik egotzia, bere emazteak utzia eta kalez kale aterperik gabe bidegabeturik... Joana.- Joseperi buruz mintzatzeko deitu banauzu, ni banoa. Eztebe.- Ez, Joana. Ez al duzu konprenitzen gehiegi direla gertatu zaizkigun ezbeharrak? Hau ez da kontu natural bat. Hau da gure gainean hegaldatzen den trajedia ikaragarria. Eta trajedia horren gainean Petri Motzen espiritua planeatzen ari da. Gogora zaitez Petri Motzez, gogora zaitez egin genuen jokoaz. Zu Fatima zinen, eta Josepe, Nafarroako errege Antxo Nagusiarekin ezkondu eta gero utzi egingo zenuen; Tereza Zoraida zen, eta bere sabeleko haurra hil egingo zen berarekin batera. Hau guzti hau kunplitzen hasi da. Ikaragarria bada ere, egia da. Eta zure esku dago profezia hori bete ez dadin. Joseperengana bihur zaitez! Joana.- Baina nor ote zen Petri Motz hori? Eztebe.- Guk hil genuen mutila! Joana.- Hau tranpa bat da, Josepek eta zeuk nire kontra asmatu duzuena! Eztebe.- Egia da, Joana. Ez da asmaketa bat Joana.- Baina noiz eta nola hil zenuten Petri Motz zorioneko hori? Eztebe.- Laurok hil genuen, Joana. Josepek, Terezak, zuk eta laurok! Joana.- Baina nola asma dezakezue holako gezur ikaragarri bat? Eta gainera ni gizon doilor horren ohera eramateko asmoarekin? Eztebe.- Baina ez al zara konturatzen? Joana.- Zertaz, zuen jokoaz? Diozuna ez dut sinisten eta gainera ez dit ajola. Agur, neba. Bejondeizula! Eztebe.- Joana, Joana! Bihur zaitez! Petri Motzengandik gorde gaitzazu. Joana! Joana Bihur zaitez! Eztebe.- (Bakarrik) Haurtzarotik altzatzen da nire aurrean itzal ilun bat. Petri Motz eta haren aldean gizon errena. Oroitzapen hau lokarturik egon da ordutik nire gogoaren leku izkutu batean. Eta gaur aurrekaldean plantatu da, badirudi eskuekin har dezakedala, hain bizia bait da oroitzapen hau. Atzo bertan gertatu balitz, ikus eta entzun dezaket guztia: arboladi hura (pinuak ziren?), amildegia, Terezaren egarria, Joseperen solasak, harekin izan genituen eztabaidak: Kordobako Kalifa eta Nafarroako erregea. Erregearen epaia eta Kalifaren profezia! Baina gehien arduratzen nau nire kulpak, ni izan bait nintzen Petri Motz urrikaria nire besoekin amildegira jaurtiki nuena. Eta nolabait pagatu behar dut hau mundu honetan. Baina nola, nola? (Ihesean doa eta lehenengo eszenako pederasta zahartu eta zoratuarekin egiten du topo) Pederasta.- Erroia! Bela! Eztebe.- Paulo! Paulo Amantegi! Pederasta.- Bela! Erroia! Jainkoaren esistentzian sinisten duzu? Nik demostratuko dizut jainkorik ez dagoena. Badakizu nola? Entzun bela! Jainkoak ez zituen Adam eta Eba kreatu. Eztebe.- Zu Paulo Amantegi zara, ez da? Pederasta.- Ez. Eztebe.- Nor zara orduan? Pederasta.- Petri Motzen espiritua, kontu eske natorrena! Eztebe.- Badakizu nor naizen? Pederasta.- Bai, Eztebe. Eztebe.- Zu Paulo... Pederasta.- Petri. Eztebe.- Ez da hala. Ezagutzen zaitut. Urte asko igaran dira, baina arras ongi geratu zait akorduan. Zurean ere sakon sarturik egon behar du. Baina guk ez genekien noraino helduko ziren gure egintzen ondorioak. Gu haurrak ginen, Paulo. Baina orain guztia argituko da. Eta libertatea bihurtuko zaizu. Pederasta.- Berandu da. Eztebe.- Zergatik berandu? Pederasta.- Zororik nago. Eztebe.- Eta nola dakizu ni Eztebe Mendia naizela? Pederasta.- Oso erraxki. Niri zuen izenik ez zait ahaztu. Ni naiz Petri Motz, zuek, madarikatu hoiek egun haretan heriotzea eman zenidaten haur lotua. Edo...ez. Ni naiz Miramamolin! Kordobako Kalifa indartsua! Ehun urtetan ibili da nire arima lurraren azaletik penatzen eta erratzen, nire etsaien bila, eta orain, azkenean, hainbeste urteren buruan, zure aurrean aurkitzen naiz, Nafarroako Errege Antxo gorrotatua! Nire mendekantzaren orduak jo du. Beraz, hartzen dut nire eskuan zimitarra eta zafarradako batez zure burua bereizten dut lepotik. Mendekantza! (Bi erozain sartu eta eramaten dute). Antxo nagusia! Berriz atzera bentzutu nauzu! Errege kristau kobardea! Zure esklaboek solta nazatela agin zazu! Gonbat izugarri batera desafiatzen zaitut, ea zeinek duen indar gehiago, gurutzeak ala ilargierdiak, Kristok ala Mahomak! OSKORRI (Burgos-eko epaia entzuten den bitartean hasten da) Irrintzi bat entzun dugu / ezpataren aurrean Oskorria zabaltzen da / euskaldunen lurrean. Zeru horren pean jaso / behar dugu herria begien aurrean baitu / etorkizun berria. Hara bihoan fedean / eta borondatean bertan iraun dezan beti egiazko pakean. Bake hortan euskal haurrak / jaio behar dirade etorkizunaren beldur / izan ditezen gabe. Berdin izango dituzte / eskubide osoak kontutan eduki gabe / zein diren gurasoak. Andre-gizonek elkarri / loturik dirauteke haien artean bat ere / katerik egoteke Lokarriak iraungo du / maitasunak bezainbat, eskontza ez da izango / ikusgarri ezain bat. Ondasunak gertatzeko / tresnak ez dira jaunen eskuetan gozatzeko / goxokiak izanen ondasunaren jabetza / izango da publiko Gizona ez da lan bila / eskean ibiliko. Fabrikak izango dira / euskal langileenak eta solo-pinudiak / nekazariarenak. Itsas-ontziak izango / dira marinelenak. Euskararen harmoniak / sozial poetenak. Eta orduan, orain hasi den burruka luze honetan, nork bere lekua konkontzienteki eta responsableki hartu ondoren, oferta eta demandaren erreinua abolituko dugunean, gizonak ez dira langosta-plato bategatik salduko, andreak ez dira ez gau baterako eta ez gau guztirako erosiko, Euskal-Herrian ez da klase sozialik izango, eta euskaldunak zoriontsuak izango gara. BULEGARIA (3) (Bulegoa agertzen da berriro ere eta bertan bulegari zahartua) Bulegaria.- Bai, denbora daukat oraindik. Gehiegi idatzi dut eta ederki dakit hainbeste solasetan biziaren arrazoia aurkitu dudala, eta orain liburu honetan, nere begien aurrean daukat bertso artean ezkutaturik. Baina non? non? (Liburutik horriak kentzen hasten da, arreta handiz begira, berak eskribitutako biziaren arrazoia, eskapa ez dakion. Azkenez aurkitu egiten du) "Gizonaren gorputza buztinezkoa da" (Deabru berri bat sartzen da) Deabrua.- Esaminatu dezagun arima hau, ea nola erretzen dugun: oliozko sutan ala egurrezko sutan. 100 urte bizi izan zara. Zer izan zara? Bulegaria.- Poeta Deabrua.- Poeta! Ea ze probetxo atera duzun zure bizitzetik. Zer idatzi duzu? Erakutsi! Bulegaria.- Bertso hau. Deabrua.- Eta bertso hau idazten ehun urte tardatu duzu? Hogei letra dauzka. Letra bakoitza idaztea bost urte kostatu zaizu. Hainbeste zorakeria izan epazenu buruan, zure txiki denporan jakingo zenuen hori, kristau doktrina irakurri bazenu. Orain pospolu baten garrean erreko zara eternidade guztian. Amen. (Deabruak papera erretzen dio eta bulegaria hilda erortzen da). ARESTI.- Balantzea koadratzen dut eta nire poesiak / kontrako partidarik ez badu ere, ikusten dut / nola / datorren urterako esperantzazko esistentzia handi bat / dudan janarietako eta edarietako / prezioak kariotzen badira ere, egiak esateko negozio honi malkarrotera (bankarrotara) joaten utziko eztiona. HERIOTZA (Ebakuntza egiten diote Arestiri zenbait medikuk. Oskorrik, bitartean, "Kexa eta Promesa" kanta jotzen du). KEXA ETA PROMESA Gizona pobre edo aberax beti dabil afanean Bizi-modua galcen duela alferrikako lanean Pena ta mina berdin diola barauan eta janean Ez dakiela zer den mundutik sakabanatzen danean Ez naiz kejatu nire denporan ez dut egundo esan ai Zeru azpiko aldian ez dut inoren kalte izan nahi Hurbildu behar natzaie bide zuzenetik doazanai Sufritzen duen gizonarekin gertatu behar naiz anai. (Bakarrik geratzen da kamila gainean) (Bitartean, OFF-ean, poesia hau entzuten da) ESAN ETA ESANEN DUDANA Isilcen naiz. Hemen nago. Orain ez naiz. Esan dudana da arrazoia, bai, argudioa. Narama. Ni. Nora. Nahi. Duen. Hare. Esan. Dudana. Da. Esanen. Dudana. Izanen. Da. Arrazoia. Bai. Argudioa. Isilcen. Naiz. Orain ez naiz. Isilcen. Naiz Hemen. Nago. Egon. Bai. Argudioa. Horregatik nire eskuaren azken mugimentua izanen da nire testamentuaren (hil eta buruan emanikakoaren) firma. Firmacen dut nire argudioa izen honekin (salduko ez dudan gauza bakarra): Gabriel Aresti. (eta ez da nire errua) Bizia da testamentua. Isilcen. Naiz. Ez naiz. Isilcen. Bai. Diot. OMENALDIA (Gizon batek hitz egiten du Arestiren oroimenez eraikitako monumentu edo hilarri baten aurrean) Celebramos hoy el homenaje a un destacado poeta vasco. Destacado por su jerarquia entre los valores literarios que cuentan, hablan y cantan en euskera. Destacado por su valia, digo, y destacado por su valor. Celebramos hoy el acto de reconocimiento y agradecimiento a un poeta que vivió comprometido en cuerpo y alma en la defensa de la cultura vasca y que sufrió por ello tanto las dificultades y represiones propias del contexto de dictadura franquista en el que vivió como la incomprensión de ciertos sectores sociales de nuestro propio pueblo intolerantes hacia las ideas de los demás. Intolerancia que, desgraciadamente padecemos todavía en nuestros dias. De la obra de Aresti, ¡qué puedo decir! Debo reconocer que mi acceso a ella ha sido tímido y siempre merced a traducciones hechas generalmente sobre la marcha de la lectura y por lo tanto sin rigor. Más es suficiente para darme cuenta de su fuerza, de su sinceridad y de que sabe buscar su inspiración en la más genuina vena poética: en la entraña viva de su pueblo, de su Euskal Herria. Pero sobran estas palabras apresuradas mias cuando en nuestros oídos resuena todavía el verbo del poeta. Que sea pues el propio Gabriel Aresti el que nos cante su entrega a este noble pueblo y que lo haga con su poema por excelencia: credencial en nuestras embajadas con el resto de los pueblos del mundo, obra maestra de la literatura vasca que ha sido traducida, en un volumen de reciente publicación a 63 lenguas diferentes: "Defenderé la casa de mi padre". (poema errezitatzen hasten da) DEFENDERE LA CASA DE MI PADRE Defenderé la casa de mi padre. Contra los lobos, contra la sequía, contra la usura, contra la justicia defenderé la casa de mi padre. Perderé los ganados, los huertos, los pinares; perderé los intereses, las rentas, los dividendos, pero defenderé la casa de mi padre. Me quitarán las armas y con las manos defenderé la casa de mi padre; me cortarán las manos y con los brazos defenderé la casa de mi padre; me dejarán sin brazos, ni hombros, sin pechos, y con el alma defenderé la casa de mi padre. Me moriré se perderá mi alma se perderá mi prole pero la casa de mi padre seguirá en pié. (Poema hau errezitatzen ari den bitartean aktore multzo bat eszenarioan sartu eta poema berbera euskaraz errezitatzen hasten da, aurreko hizlariaren abotsaren gainetik) NIRE AITAREN ETXEA Nire aitaren etxea defendituko dut. Otsoen kontra, sikatearen kontra, lukurreriaren kontra, justiziaren kontra defenditu eginen dut nire aitaren etxea. Galduko ditut korrituak, errentak, interesak, baina nire aitaren etxea defendituko dut. Armak kenduko dizkidate, eta eskuarekin defendituko dut nire aitaren etxea; Eskuak ebakiko dizkidate, eta besoarekin defendituko dut nire aitaren etxea. Besorik gabe, bularrik gabe, utziko naute, eta arimarekin defendituko dut nire aitaren etxea. Ni hilen naiz, nire arima galduko da, nire askazia galduko da, baina nire aitaren etxeak iraunen du zutik. (Azkenengo hitzokin batera Arestiren irudia duen teloia jausten da eszenario eta aktoreak estaliz). AZKEN HITZALDIA (Nire Aitaren Etxea poesia amaitzen denean, publikotik altzatu eta eszenariora igoko da Gabriel Aresti). ARESTI.- Bai, nire aitaren etxea defendituko dut, baina batez ere abertzale diruzaleengandik, produkzio bideak sozializa daitezen debekatzen duten sozialistengandik eta herrien autodeterminazioa ukatzen duten demokratengandik. Beraiek bait dira aberri triste eta ilun hau eman digutenak, guri, lanaren semeoi, ogia ahotik eta euskara gogotik kentzen digutenak. Poetak kontadurian giltzapetu nahi gaituztenak. Euskaldun burges klase horren kontra defenditu behar dugu gure aitaren etxea. Baina ez honela. Hau egiten badakite beraiek ere. Gure folklore aberatsa mistifikatu dugu. Eguzkiaren semeak gara, ongi kantatzen dugu, ongi dantzatzen dugu, gure hizkuntzak ahaiderik ez dazagu, gure kraneoak neurri espezialak ditu, gure odolak halako rh faktore negatiboa dauka...Gure obligazioa betetzetik edozein gauza ametitu eta onartu dugu gure herritasun eta gizontasunaren ezaugarritzat. Gure egin beharra, ordea, agirian dago. Gure euskara dignifikatu behar dugu, gaurko bizitze modernoarentzat tresna sufiziente bat izan dadin. Bien bitartean, gure zazpi poesi liburu zazpi erdera diferenteetara itzultzen ez diren bitartean, Nobel Sari bat irabazten ez dugun bitartean, debekatuta dago, neuk debekatzen dut, inork ez du aurrerantzean ezpatadantzarik dantzatuko, inork ez du irrintzinarik botako, inork ez du zortzikorikan kantatuko, inork ez du txapelik jantziko. (Bere irudia duen teloia begiratuaz amorraturik, heldu eta lurera jaurtitzen du biolentziaz, honako hau dioelarik:) Madarikatua izan dadila nire irudia, nire egia, euskal harria ezkutatzeko baino ez badu balio. (Omenaldia egin den tokira igo eta berari dedikaturiko hilarria apurtzen du). Nire herriaren gaineko azala harria esataltzen duen kolore askotako kristal enganagarria orain argi eta garbi deseginen haut (mailu batekin ala biola batekin?) AGURRA (Oskorrik kantatzen duen bitartean aktorek gora igotzen hasten dira agurra emateko) KAIO LUMA ZIKINA Eraman zintuen hodeiak zerua dauka goibeldurik, joan zinenetik ez da entzun Iraila aldean txoririk. Gure bihotzaren sukarra beti erreguz ari zaizu, zatoz hegaz plazarik plaza, Gabriel, lagundu gaitzazu! AMAIA